Facebook sare sozialak 2011ako bukaeran Timeline edo profilaren itxura berria aurkeztu zuen.
Bi zutabetan oinarritzen den diseinua oso kritikatu zuten erabiltzaileek.
The Next Web webgunean irakurri dugunaren arabera eta jada Zelanda Berriko erabiltzaileekin egiten ari diren frogak ikusita, datorren martxoaren 7tik aurrera mundu osora zabalduko dute profilaren itxura berria.
Eta zeintzuk izango dira aldaketak oraingoan?
Hemen azaltzen dizkizuegu:
- Orokorrean diseinua garbiagoa eta argiagoa da. Nabigatzeko esperientzia errazagoa izatea bilatu izan dute.
- Buruko irudiaren tamaina handiagoa izango da. Ematen du eskumako aldean leku bat hutsik agertuko dela eta etorkizunean Facebook-eko publizitatea agertuko dela horretan.
- Profilaren zutabe bakarra: profilak zutabe bakarra izango du eta horrela informazioa galtzearen arriskua ekidituko da. Bi zutabetako diseinua oso kritikatua izan zen bere garaian, erabiltzaileen ustetan nabigatzeko konplikatua zelakoan.
- Ezkerreko zutabeak zabalera handiagoa izango du. Eskumako aldean eduki orokorrak agertuko lirateke: erabiltzailearen geokokapena, irudiak eta azken jarduera.
- Timeline edo denboraren lerroaren burua aldatzen da ere bai: orain buruan agertzen diren edukien kutxak desagertu egingo dira: lagunak, argazkiak, aplikazioak, “Atsegin dut”…
Kutxa hauek menu batetan kokatuko dira aurrerantzean, fitxen antzera eta sakatuz gero eduki horretara joko dugu. Eduki gehiago erakutsiko dira fitxa hauetan: bideoak, pelikulak, musika, telebista saioak…
Eta baita aplikazio batzuetako jarduerari buruzkoak ere bai: Open Graph, Instagram, Spotify, Foursquare …
- Buruan harremanen datua desagertu egingo da. Datu pribatuak babesteko izango ote da?
- Mezuek garrantzi handiagoa izango dute.
Hona hemen profila berriak izango lukeen irudia:
Laster guztiok ikusi eta frogatzeko aukera izango dugu. Errazagoa izango ote da?