Sare sozialak

Facebook, Twitter eta Google ezker erradikalaren kontrolpean?

AEBetako presidente Donald Trump-ek adierazi du Facebook, Twitter eta Googleri ezker erradikalak kontrolatzen dituela. Twitter-en egin du salaketa Trumpek, froga eta daturik erakusten ez duen mezu baten bidez.

AEBetako presidente Donald Trumpek iragan asteburuan argitaratu zuen txio hori. Post horren arabera, “ezker erradikalak” kontrolatzen ditu sare sozial nagusiak eta Google. Horretaz gainera, iragarri zuen bere gobernua “legez kanpoko egoera hori zuzentzeko neurriak prestatzen ari dela”.

Akusazio hori, nola ez, Twitter-en gertatu zen, adierazpen horri buruzko daturik eman gabe, baina Michelle Malkin kazetariaren bideo batek lagunduta. Bideoak kontserbadoreentzako  ez dagoela “espazio segururik” salatzen zuen. Datu faltsuak haizatzen zituen bideoa baina, ezabatu egin zuen Twitter-ek, zerbitzuaren arauak ez betetzeagatik. Sare sozialaren erabaki horrek presidentearen aldekoak piztu zituen.

Malkin, orain dela gutxi arte, Fox News kateko kazetaria zen, eta egun, AEBetako eskuin muturreko ahots publikoetako da, Nick Fuentes-en America First mugimenduarekin ere lerratu dena. Mugimendu horrek askotan ukatu du juduen holokaustoa, edo “globalistak hiltzeko” garaia dela aldarrikatu du.

Kazetaria, halaber, COVID-19ren aurkako txertoa garatzeko ahaleginaren aurkako ahots kritikoetako bat bihurtu da. Bill eta Melinda Gates fundazioak, beste globalista batzuekin lankidetzan, biztanleria kontrolatzeko egindako ahalegina dela uste du. “Ez dut txertatuko Gates txertoa”, azaldu zuen duela gutxi Twitter kontuan argitaratutako bideo batean.

Hauteskunde-urte honetan, sare sozialen eta Trumpen gobernuaren arteko tentsioa bermatuta dago. 2016. urtean, AEBetako presidenteak plataformei leporatu zien ahots kontserbadoreak “isilarazi” izana. Haatik, Trumpek asko erabili zituen sare sozialak bere kanpainan, bai eta lagundu ere bere hautagaitzari.

Iaz, Etxe Zuriak webgune bat sortu zuen herritarrek sare sozialetako zentsura ideologikoaren kasuak salatzeko, baina, azkenik, plataforma hori kendu egin dute, eta ondorioz, ez du salaketa berririk onartzen.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu