Sare sozialak

Facebook-ek atzokoan Graph Search delakoa aurkeztu zuen; baina zer da?

Facebook-ek atzorako aurkezpen batetarako hitzordua zuen. Hamaika zurrumurru egon ziren aurreko egunetan: telefono bat aurkeztu behar zutela, produktu berriren bat…

Azkenean agerraldia Graph Search delakoa aurkezteko izan zen. Mark Zuckerberg-ek berak azaldu zuen eta aurkezpenaren hasieratik erabiltzaileen artean konektatzeko garrantziaz aritu zen. Honi buruz doa Graph Search; baina zer da zehazki?

Graph Search bilatzaile soziala da.
Facebook-eko oinarria hartuta, sare sozial erraldoi hau erabiltzaileen elkarrekiko loturaz baliatzen da edukia agertzeko: norberaren lagunen arteko harremanen arabera, bakoitzak esperientzia ezberdina izango du Facebook-en nabigatzerakoan. Erabiltzaileak bi baldintzen arabera izaten du Facebook-eko nabigatzeko esperientzia: gure lagunen edo jarraitzen ditugun orrien edukien arteko nabigazioa, hauen azken berriak, alde batetik; eta bestetik, guk gure timeline delakoan adierazten duguna, beste erabiltzaileekin partekatzen duguna.

Graph Search bilatzaile hau hirugarren baldintza bat ezartzen du Facebook-eko nabigazio esperientzian: bilaketak egiteko aukera. Baina bilaketa sozialak dira: erabiltzaile bakoitzaren plataformako harremanen araberako emaitzak eskainiko ditu. Nolabait esanda, gure inguruko beste erabiltzaileen interesen araberako bilaketa litzateke.

Graph Search ez da beraz bilatzaile arrunta bat: ez ditu sarean indexatutako edukiak bilatu eta horien arteko emaitzik eskainiko. Ez da Google bilatzailearen ereduan oinarritzen.

Beraz, zertarako balio du Graph Search honek? Zelan erabili dezakegu?
Adibide bat jarrita eta Google-eko bilatzailearekin alderatuz:  demagun Donostiara goazela eguna pasa eta jatetxe batera joan nahi dugula; Google-en egingo genukeen bilaketa izango litzateke Donostian ze jatetxe dauden, edo zer esaten den horiei buruz.
Graph Search-en, ostera, bila dezakegu zein jatetxe atsegin duten gure Donostiako kontaktuek, edo argitaratu dituzten Donostiako jatetxeen argazkiak, adibidez.

Beraz, Facebook-en jada esistitzen diren eta gordeta dauden datuen beste erakusteko modu bat da.
Beti erabili izango den informazioa jada publikoa dena edo aurretik partekatutakoa izango da

Azpimagarria da bestalde, erabiltzaileen erantzunak Facebook-en ez daudenean Bing bilatzailearen teknologiaz baliatuko dela Graph Seach. Eta zergatik Microsoft-eko Bing bilatzailearen bidez? Mark Zuckerberg-en esanetan Microsoft-eko teknologia egokiagoa delako edukien pribatutasuna moldatzeko eta ezarpenak beharren arabera zehazteko.

Facebook-eko Graph Search aurkeztu du

Noizko egongo da prest Graph Search? Oraindik ez dago erabiltzaile guztiontzako; momentuz ingeleseko hizkuntzan ezarrita daukatenentzat eta AEBetako erabiltzaile kopuru txiki batentzat bakarrik dago erabilgarri eta Beta bertsioa erabiltzeko eta frogatzeko eskera egin genezake ere Facebook-eri.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu