Sare sozialak

Facebook, etengabeko bilakaeran

facebook

Facebook etengabe ari da garatzen eta berritzen. Azkenekoa: argazkietan daramazun arropa identifikatzeko gai izanen den sistema eratzea, besteak beste.

 

Joaquin Candelak, Applied Machine Learningeko zuzendariak, Facebooken bilaketa sistema perfekzionatzeko egiten ari diren ahaleginak azaldu zituen otsaila hasieran emandako hitzaldi batean. Irudiaren antzemate intelijentea garatu dute eta argazkietan agertzen diren elementuen bilaketa egitea urte batzuen buruan –edo, baliteke, denbora gutxiagoan prest egotea- posible izango dela aurreikusten dute. Aplikazioaren garapenean lanean jarraitzen dute, besteak beste, bilaketa sistema zehatzago bat eskaintzeko.

Bilaketa, etiketatzea egin ez bada ere, egin ahalko da: “duela gutxi arte bilaketa testuetan oinarritutakoa izan da. Argazki bat bilatzen zenean etiketatzearen edo izenburuari esker izaten zen”. Aurrerapenak gero eta zehatzagoak dira. Esaterako, gogoratzen duela lau urte igo zenuen argazki hura? Lagunekin agertzen zinen eta kamiseta gorri bat zeneraman. Etiketa hori bilatuta, argazkiarekin ematen ahalko da.

Hasiera batean sistema ikusmen-desgaitasuna duten erabiltzaileentzako pentsatutako aurrerapen egokia izanen zela pentsatu zuten, irudian antzematen zuten edozer hautatzeko aukera emanez.

Joaquin Candelak intelijentzia artifizialera egiten ari den hurbilketa azpimarratzen du. Sistema, momentuz eta nahiz eta erabiltzaileen eskuetan ez egon, gai da egoerak edo ekintzak bereizteko eta horien araberako bilaketa bat egiteko: “jendea dantzan”, “musika instrumentuak jotzen” etab.

 

Iturriak: Mashable eta Joaquin Candelaren bloga

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu