Facebook-ek 2012ko bukaeran urteko txostena aurkeztu zuen. Bertan plataforma honi buruzko datuak plazaratu zituen, batzuk harrigarriak benetan, erreminta honetan sortzen diren kopuru aldetik.
Batzuk aipatzearren:
- 50 milioi Facebook orri daude egun (hauek 10 jarratzaile baino gehiago dituzten orriak kontatuta).
- Facebook-en 10 milioi App daude plataforman integratuta.
- Erabiltzaile kopuru aldetik, hilean 1,06 bilioi dira Facebook-en sartzen direnak.
- Egunero 618 milioi erabiltzaile sartzen dira Facebook-en.
- Plataforma honetan egunero argitaratzen diren argazki kopurua 350 milioitik gora dago.
- Mugikorretatik ematen den erabilpena ere gero eta handiagoa da, hilean 680 milioi lagun sartzen dira sakelako telefonoen bidez Facebook-en.
- 2012an zehar Facebook-ek dozenaka aplikazio erosi ditu, horien artean Instagram izan da ezagunena. Instagram-ek egun 100 milioi erabiltzailetik gora ditu mundu osoan.
- Eta Facebook-en lan egiten duten lagun kopurua 2012ko bukaeran 4.619koa izan da.
Inforgrafia honetan argiago ikus dezakezue:
Source: Uploaded by user via Azkue on Pinterest
Datu harrigarriak, ezta?