Sare sozialak

Facebook-ek oso ondo ezagutzen zaitu… zutaz biltzen dituen datuen zerrenda

Facebook-ek zure amak baino hobeto ezagutzen zaitu. Benetan. Inoiz pentsatu duzu sare sozial honen profila betetzerakoan zenbat datu eskaintzen dizkiozun? Datu horiek Facebook-ek zuretzako doitutako publizitatea eskaintzeko erabiltzen ditu, baina beste hainbat erabileretarako baita ere… Zeintzuk dira datu horiek? Artikulu honetan zerrenda eskaintzen dizugu.

facebook-begian

Facebook-eko horma zabaltzen duzu eta zer aurkitzen duzu? Zure lagunek bertan argitaratutako edukiez gain, sare sozialak aparteko hainbat eduki eskaintzen dizkizu. Pentsatu une batez:

  • Zein eguraldi egiten duen zure herrian/hirian.
  • Zure lagunen artean zeinek egiten dituen urteak eta bera zoriontzeko proposamena.
  • Zuri doitutako publizitatea, hain justu behar duzun produktu hori gomendatzen…
  • … eta horrela beste hamaika gauza

Zelan daki hori guztia? Zelan lortzen du nire intereseko iragarkiak erakustea?

Hasteko, hau kontuan izan: Facebook-en saioa hasita duzun bitartean, sare honek zuk bistaratzen dituzun beste webguneak ikus ditzake. Saioa hasita ez daukazunean ere, Facebook-ek zure onlineko jarduera eta bilaketei buruzko informazioa jasotzen du baita ere: “Atsegin dut” edo partekatzeko botoiak dituzten webgune bakoitza kargatzen duzun bakoitzean, plataforma honek jakinarazpen bat jasotzen du.

Bestalde, Facebook-en publizitatea jartzen duten iragarleek “Facebook pixel” deituriko baliabidea jasotzen dute. Hau kode bat da eta iragarleek euren webgunean sartzen dutenean, jakin ahal izango dute zein bisitarik ikusten duen bere webgunea iragarki horren bitartez heldu delako.

Horrela, apurka-apurka, egunez-egun eta klikaz-klik, erabiltzaile horren profila osatzen da, zurea. Onlineko eta offlineko mundutan egiten dituzun ekintza eta jardueren datuak konbinatuz, zuri buruzko hainbat datu biltzen dira.

Pentsatu une batez zenbat informazio partekatzen duzun… agian jakin gabe.

Batzuen ustetan honek Facebook-en esperientzia atsegin eta hobea izateko mesedetan egiten da eta erabiltzailearentzat onuragarria da; beste batzuentzat Facebook-en irizpidea ez da beti erabiltzaileengan pentsatzea. Horrela, sare sozial honetako ezarpenetan, erabiltzaileok adieraz diezaiokegu Facebook-eri proposatu digun webgunea ez dela gure interesekoa; baina ezin diogu ukatu gure interesak arakatzen jarraitzerik. Ez digu aukerarik ematen baimen hauek ukatzeko.

datuak

Zeintzuk dira Facebook-ek gutaz arakatzen dituen datuak?

Zenbat informazio uste duzu jasotzen duela Facebook-ek zure buruari buruz? Zenbat datu? Hamar, berrogeita hamar…

Pentsatu une batez eta ondoren ikusi azpian dagoen zerrenda. Egia esanda, konturatu barik hainbat eta hainbat informazio partekatzen dugu Facebook-en eta bere esku jartzen hamaika datu. Hemen bilduta ohikoenak; 100 atera zaizkigu zerrendan!

  1. Kokapena
  2. Adina
  3. Belaunaldia
  4. Generoa
  5. Hizkuntza
  6. Hezkuntza maila
  7. Ikasketa arloa
  8. Ikastetxea
  9. Etnia
  10. Errenta eta ondasunak
  11. Jabetza eta etxebizitza mota
  12. Etxebizitzaren balio ekonomikoa
  13. Etxebizitzaren tamaina
  14. Etxebizitzaren metro karratu kopurua
  15. Etxebizitzaren eraikitze urtea
  16. Familiaren osaketa
  17. Harreman berrietan hasi diren erabiltzaileak
  18. Urteurrenak
  19. Bere familia edo jatorrizko herritik urrun dagoen
  20. Lagun, ezkontideen urteurrenak.
  21. Etxebizitza aldaketako urteurrena.
  22. Urtebetetzeak.
  23. Urrun dauden erabiltzaileen arteko bikote harremanak.
  24. Lan berria hasi duten erabiltzaileak.
  25. Ezkon-hitza oraintsu eman duten erabiltzaileak.
  26. Ezkon-berri diren erabiltzaileak.
  27. Etxebizitzaz aldatu berri diren erabiltzaileak.
  28. Urtebetetzea laster ospatuko duten erabiltzaileak.
  29. Gurasoak.
  30. Haurdun dauden gurasoak.
  31. Amak, motaren arabera sailkatuta: kirolariak, moda zaleak…
  32. Plotikan parte hartzeko grina badute.
  33. Kontserbadore eta liberalak.
  34. Harremanen egoera.
  35. Laneko nagusia.
  36. Industria.
  37. Agiri profesionala.
  38. Bulego mota.
  39. Interesak.
  40. Motorra daukaten erabiltzaileak.
  41. Kotxe bat erostea pentsatuta badauka (zein mota, marka, noiz).
  42. Kotxerako pieza edo osagairik erosi duen azkenaldian.
  43. Kotxerako pieza edo osagairik erosteko egoeran egon daitekeen.
  44. Gidatzen duen kotxearen estilo eta marka.
  45. Kotxea erosi duen urtea.
  46. Kotxeak zenbat urte dituen.
  47. Zenbat diru gastatuko lukeen kotxe berria erostekotan.
  48. Erabiltzaileak non eros dezakeen kotxe berria.
  49. Bere entrepresak dituen langile kopurua.
  50. Enpresa txikien jabeak.
  51. Zuzendari edo nagusiak diren erabiltzaileak edo exekutiboak direnak.
  52. Karitateari dohaintza egin izan dion.  
  53. Sistema eragilea.
  54. Facebook-en jolasten duen.
  55. Bideojokorako kontsola daukan edo ez.
  56. Facebook-en jarduera edo ekitaldiak sortzen dituen edo ez.
  57. Facebook bidez ordainketak egin dituen.
  58. Media baino gehiago gastatu duen Facebook-en.
  59. Facebook-eko orrien administratzailea den.
  60. Oraintsu argazkiak argitaratu dituen Facebook-en.
  61. Interneteko nabigatzailea.
  62. Posta elektronikorako zerbitzua.
  63. Teknologia erabiltzen oraintsu hasi den edo duela denbora.
  64. Herbestean bizi direnak (jatorrizko herrialdearen arabera sailkatuta).
  65. Kreditu kooperatiba, banketxe batean parte hartzen duen.
  66. Inbertsorea den eta zein motatako inbertsioak egiten dituen.
  67. Kreditu-lerroen kopurua.
  68. Kreditu-txartelak dituen.
  69. Kreditu-txartela motak.
  70. Debitu-txartela erabiltzailea den.
  71. Kreditu-txartelan saldoa duen.
  72. Irratia entzuten duten erabiltzaileak.
  73. Zein telebista saio atsegin dituen.
  74. Mugikorra erabiltzen duten erabiltzaileak, markaren arabera sailkatuta.
  75. Interneteko konexio mota.
  76. Mugikorra oraintsu erosi duten erabiltzaileak.
  77. Internet mugikorraren bidez erabiltzen duten erabiltzaileak.
  78. Kupoiak erabiltzen dituzten erabiltzaileak.
  79. Etxean erabiltzen duten janzkera mota.
  80. Urteko zein unetan egiten dituzten erosketa gehien.
  81. Ardoa, garagardoa eta likoreak erosten dituzten erabiltzaileak.
  82. Janaria erosten duten erabiltzaileak eta zein motatakoak.
  83. Liraintasun produktuak erosten dituzten erabiltzaileak.
  84. Botikak erosten dituzten erabiltzaileak.
  85. Etxerako produktuak erosten dituzten erabiltzaileak.
  86. Ume edo maskotentzat produktuak erosten dituzten erabiltzaileak.
  87. Internet bidez erosketak egiten dituzten erabiltzaileak.
  88. Maiz joaten den jatetxe mota.
  89. Maiz erosketetan joaten den denda mota.
  90. Eskaintzak erabiltzen dituzten erabiltzaileak.
  91. Bere etxean zenbat denbora bizi izan duen.
  92. Etxebizitzaz laster alda daitezkeen erabiltzaileak.
  93. Joku Olinpiko, futbola, kriket edo Ramadanean interesatuak dauden erabiltzaileak.
  94. Maiz bidaiatzen duen eta plazerra edo lanagatik den.
  95. Lan egiteko bidaiatu behar duen edo ez.
  96. Atsegin dituen opor motak.
  97. Bidai batetatik oraintsu bueltatu duen.
  98. Bidaiatzeko app-ren bat erabili duen.
  99. Denbora partekatzeko egitasmotan parte hartzen duen.
  100. Eta hau ez da bukatu!!

Harrituta eta beldurtuta agian? Ez da gutxiagorako…

Badakizu zer egin behar duzun hemendik aurrera: ezarpenak ondo doitu eta arreta handia jarri zure profileko datuak betetzerakoan partekatzen duzunarekin eta eguneroko jarduerekin.

Sarritan komentatu izan duguna, produktu bat doakoa denean, azkenean erabiltzailea bihurtzen da produktua. Facebook kasu hauetako bat da. Kontuz zure “atsegin dut” zein preziotan eskaintzen duzun!

Save

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu