Facebook 2004ko otsailaren 4an jaio zen; orain dela gutxi bederatzi urte bete ditu. Sare sozial erraldoi honek gure erlazionatzeko modua eta ohiturak aldatu ditu. Orain dela egun batzuk 2012ko bukaerako datuei buruzko infografia aurkeztu genizuen, datu harrigarriak, ezta?
Oraingoan Facebook sare sozialari buruzko bitxikeri batzuekin gatoz. Batzuk agian zuen jakin-mina asetuko dituzte eta beste batzuk seguruenik inoiz ez dituzue planteatu ere ez, baina bitxiak badira.
Ba al zenekien zein izan zen Facebook-eko lehenengo profila edo zein den Mark Zuckerberg-ena?
Facebook-eko profil guztiak kronologikoki zenbatu eta izendatu egiten dira. Egun aktibo dagoen lehenengoa laugarren postua zuena hurrenkeran da, Mark Zuckerberg-ena hain zuzen ere. Lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena ez daude aktibo eta frogetarako erabili ziren.
Saiatu honetan sartzen eta ikusiko duzue nola Zuckerberg-ena den: http://www.facebook.com/profile.php?id=4
Ba al zenekien Face Book izena unibertsitateko liburuxka batetik datorrela?
Face Book AEBetako zenbait unibertsitatek ikasle berriei luzatzen dien liburuxka da. Honetan ikasle berri guztien argazkiak eta datuak agertzen dira, beraien artean ezagutzea errazteko.
Ba al zenekien zein izan zen Facebook-en argitaratutako lehenengo argazkia?
Hau izan zen, Mark Zuckerberg ordenagailuaren aurrean lan egiten agertzen den bat. 2004ko irailaren 5ean argitaratu zen.
Ba al zenekien Facebookeko burtsako balioa egun herrialde batzuen Barne Produktu Gordina baino altuagoa dela?
61.400 millioi dolarretan ezarrita dago, Sri Lankaren BPG baino altuagoa, adibidez.
Ba al zenekien Facebook-eko erabiltzaile bat hiltzen denean profila hori “kontu oroigarrian” bihurtzea eska dezakezula?
Egun inprimaki bat betetzen egiten da eskaera, beste betebeharrik gabe. Kontu berezi honen bidez doluminak jasotzeko aukera dago.
Ba al zenekien Google-eko hautaketa prozesuetan Facebook-eri buruz galderak egin izan dituztela?
Google-en lan egiteko lanpostu batetara aurkeztu zen erabiltzaile batek elkarrizketan Facebook-eri buruzko galdera bat egin ziotela kontatu zuen. Hauxe zen galdera: “Zenbat erabiltzaile erabiltzen dute Facebook San Frantziskon ostiral bateko 14:30etan?”
Hemen galdera eta beste erabiltzaile askok botatako erantzunak.
Ba al zenekien Facebook-ek maitasunezko istorio harrigarriak eskaini dituela?
2009an Kelly Hildebrandt izeneko erabiltzaile batek beste Kelly Hildebrandt ezagutu zuen Facebook-en. Are gehiago, ezagutu, maitemindu eta ezkondu ziren… Eta gero banandu ere bai. Hemen istorioa.
Ba al zenekien maitasun istorioen bukaeran ere Facebook-ek errua duela?
Esaten dute Facebook maitasun edo bikote harremana apurtzeko bidea izan dela erabiltzaileen %25erako.
Eta dibortzio kasuetatik bostetik batean Facebook-eri errua egotziten diotela.
Ba al zenekien Facebook-eko lehenengo itxurak Al Pacino-ren irudi bat aurkezten zuela?
2006an, Facebook mundura zabaldu zenean, profilaren itxurak irudi bat zeukan ezkerreko ertzean. Honetan Al Pacino aktorearen irudi pixelatu bat agertzen zen.
Ba al zenekien titia ematen ari diren emakumeen profilak ezabatzen dituela Facebook-ek?
Ama bat ume bati bularra ematen ikusten zaion argazki bat aurkitzekotan profilaren batetan, Facebook-ek zuzenean hau ezabatu egiten du, pornografikotzat jotzen duelako. Jarrera honegatik protesta egiteko mundu osko amen elkarte eta taldeek Facebook-eko bulegoen aurrean bildu ziren bularra ematera.
Ba al dakizu Facebook-ekiko menpekotasuna gaixotasun moduan onartua izan dela?
Erabiltzaile batzuen Facebook-ekiko menpekotasuna gaixotasun moduan tipifikatu egin da eta estimatzen da 350 milioi erabiltzaile direla gaixotu direnak.
Zer iruditzen zaizu? Ezagutzen al duzu beste datu bitxiren bat?