Berrikuntza teknologikoak

Ezagutza irekiaren 5 tendentzia 2016rako

1. Gauzen interneta hedatzen doa

2016 urtearen bukaeran munduan internetera konektatuak dauden gailuen kopurua 6,4 mila miloikoa izango da. 2015eko bukaerako datuekin alderatuz, %30eko igoera suposatzen du datu horrek, eta tendentzia horrekin jarraitzea espero da 2020. urtean 20,8 mila milioi gailu konektatuak izan arte. Horrek esan nahi du, 2016an, egunero 5,5 milioi gailu berri konektatuko direla internetera. Gauzen interneta enpresei eta erakundeei negozio berriak sortzea ahalbidetzen die eta noski beraien aktiboak kudeatzeko modu errezago eta eraginkorrragoak. Gure blogean gauzen internetari buruz orain dela hilabete batzuk hitz egin genuen sakonago hemen.

2. Kreditu akademikoek online hezkuntza irekia ahalbidetuko dute

Ikasteko modua aldatu da, MOOC deritzon fenomenoa dela eta, hau da, hezkuntzarako sarean dauden ikastaro ireki eta doakoei esker, hezkuntza munduaren iraultza ematen hasi da gutxinaka-gutxinaka. Gure inguruan oraindik fenomeno oso hedatua ez den arren, hego ameriketan adibidez, iraultza bat bizitzen ari du. Gainera, han, fase berri baten atarian daude MOOC-ei dagokionez, eta ikastaro hauen kalitatea gero eta altuagoa izatea bilatzen ari dira kreditu akademikoak lortzera heltzeko. Etorkizunean, unibertsitate hezkuntza hauez baliatzea nahi dute, online hezkuntza eta hezkuntza presentziala uztartuz.

3. Gobernuen datu irekien hazkundea 

Gaur egun, mundu mailan, 1.600 webgune ireki baino gehiago dago. Gobernuek jada ez dute eztabaidatzen zergatik partekatu behar dituzten beraien datuak, orain, nola egin dezaketen inpaktu eta emaitzarik onenak lortzeko da beraien eztabaida eta erronka. Gainera CKAN edo DKAN bezalako kode irekiko aukerekin, gehi hainbat enpresek eskaintzen ari diren aukerak datuak doan gorde ahal izateko, gobernuak animatzen ari dira gero eta datu gehiago partekatzera sarean.

4. Datuen analisi sistemak beharrezkoak bihurtzen dira

Gero eta datu gehiago izango ditugunez kontsultagarri, horiek ondo kudeatzea ahalbidetuko duten erramintak izango dira gakoa. Hori dela eta, enpresek eta erakundeek datu guzti hauei benetako xukua ateratzeko gai diren erramintak eskuratu nahi izango dituzte kostuak txikitzeko.

5. Ezagutzaren partekatzea berrikuntzaren sustapenerako

Teknologiaren presentzia gero eta handiagoa izango da eta gobernuek argi izan beharko lukete kolaborazioa eta datuen partekatzea izan behar duela lan egiteko modu berria. Metodologia berrien agerkuntza ko-sorkuntza ahalbidetuko dute, sektore publiko zein pribatuetan. Start-up berrien eta berrikuntza laborategien etengabeko sorrera izango da dinamika.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu