Euskara ingurune digitalean

Euskontu, euskaraz kontsumitu daitezkeen zerbitzu eta produktuen gunea

euskontu-web

Gaurkoan euskararen inguruko estreinaldi batekin gatoz: egun hauetan abian jarri den EUSKONTU egitasmoaren berri emango dizuegu.

Euskontu, euskaraz bizitzeko baliabideak eskaintzen dituen deskontuen plataforma berria da. Euskal kontuak eta deskontuak, hori da Euskontu azken finean. Azkenaldian hain famatuak bihurtu diren plataforma horietako bat baino askoz gehiago da Euskontu.

Euskaldunok gustuko ditugun produktu eta zerbitzu ezberdinak eskainiko ditu, beti ere euskaraz eta gainera beherapenarekin. Euskaraz bizitzea ahalbidetzen duten enpresek burututako kalitatezko produktu eta zerbitzuak. Modu honetara enpresek euskararekin duten konpromezua bermatuko dute eta bezeroekin euskarazko erlazioak sendotu.

Eta zein produktu mota izango ditugu eskuragarri Euskontun?
Euskontu proiektuan aisialdiaz gozatzeko plan ezberdinak eskaintzeko asmoa dago: Kontzertuak, jatetxeak, kirol ekintzak, era guztietako ikuskizunak, moda, osasuna eta estetika, ihesaldiak… Egunero aisia euskaraz gozatzea erraztuko duen plan berri bat eskaintzea da helburua.

Plataforma dagoeneko martxan dago eta egun hauetan eta ekainaren 2rarte izena ematen duten erabiltzaileen artean bi zozketa burutuko dira: 2 lagunentzako asteburua Itziar-Debako Txerturi Goikoa Baserrian eta 4 lagunentzako asteburua Aiako Sagarmaneta nekazalturismoan.

Eta datorren astelehenean, ekainaren 3an, lehen euskontua izango dugu eskuragarri, eta era honetan egunero epe batean euskaraz gozatu ahal izango diren eskaintza paregabeak argitaratuko dira webgunean.

 

 

Egitasmo interesgarri hau Ttalaka Kultur Elkarteak sortu du. Erakunde honek aisialdian euskaraz bizitzeko baliabideak eskaintzeko lan egiten du. Haur, gazte, nahiz helduentzat ekimenak antolatuz, beraientzat erakargarriak izango diren ekintza moderno eta interesgarriekin euskaraz bizitzea erraztuz.

Lehen Euskontua aprobetxatzeko prest?

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu