Euskal egitasmoak

EuskoManga: animea eta manga euskaraz!

Gogoratzen duzue euskarazko telebista jaio zen garai hartan eskaintzen ziren ume eta gazteen edukien portzentai handi bat animeko saioak zirela?  Zeinek ez ditu gogoratzen Dragoi Bola, Doraemon, Shin Chan… eta beste hainbat pertsonai?
Horrekin hazi ziren ikus-entzule asko egun interneten daude. Zaletasun hori mantendu eta sustatu nahian, manga eta animea euskaraz sustatzeko komunitatea sortu zuten, Eusko Manga taldea, hain zuzen ere.
EuskoManga-handia
 
Manga eta animea euskarara itzultzea da burutzen duten lanetariko bat, baina helburua komunitatea izatea eta askoz gehiago partekatzea da. Euren kexka nagusia, egun ez dela mota honetako edukirik euskarara bikoizten.

Zer eskaintzen du Eusko Mangak?

Taldeak bi urte bete ditu oraintsu eta bi eragileen borondatezko lanetik hasi zen horrek, epe honetan hainbat mugarri gainditu ditu.

Blog batetik webgune batera salto egin genuen, itzultzaile gehiago bildu zaizkigu taldera eta kapitulu mordoa itzuli dira.

Onartu beharra dago hasiera ez zela oso erraza izan, baina merezi izan duela baieztatu dezaket.

Hala ere, egun hau EuskoMangako itzultzaileei eskaini nahi diet. Baita bidaia ikaragarri hau gurekin partekatu duzuen eta jarraitzen gaituzuen guztioi ere. Zuek gabe hau guztia ezinezkoa litzateke!

Blog batekin hasi eta egun hainbat baliabide biltzen dituen webgunea daukate:

Animea

Hainbat saio eta pertsonai ezberdinei buruzko informazio osoa, ikusi eta deskargatzeko aukera. Bakoitzaren fitxa teknikoa eta deskargatzeko aukera ezberdinak agertzen dira.

sword_art_online

Manga

Manga bilduma ezberdinak eskuragarri, euskaraz: Dragon Quest – Dairen abenturak, Altzairu Alkimista, One Piece, Death Note, Rabbit Doubt

EuskoManga-RabbitDoubt

Tutorialak, artikuluak, edukiak eta abar

Foroan hainbat gai lantzen dituzte. Zabalik dago gainera, edonork parte hartzeko.

Bideoak

Deskargatzeko hamaika abentura ezberdinetako bideoak.

Erabiltzaileen artean partekatutako deskargarako estekak. Torrenterako tracker bat da eta partekatzen dena euskaraz izatea da egiten duten eskaera, noski.

 

Laguntza eske! Animatuko zara?

Taldeak laguntza behar du eta agian zu prest egongo zinateke bertan parte hartu eta kolaboratzeko.

Animea eta manga euskaratzeko prest dagoen jendearen bila dabiltzate. Animeren bat azpititulatu, mangaren bat itzuli… Gauza mordoa dago egiteko.

Esperientziarik ez da behar, beraiek irakatsiko dizutelako jakin beharreko guztia.
Behar duten gauza bakarra jarrera da, lanerako gogotsu egotea.

Beraz, badakizu, interesatuta egonez gero, foroan sartu edo azpian agertzen diren kontakturako modutan eta aurrera!

EuskoManga-irudia

EuskoManga jarraitzeko

Hemen dituzu talde honen edukiak ikusi eta jarraitzeko zenbait baliabide:

Mota honetako saio eta edukiak atsegin badituzu, altxorra deskubrituko duzu Eusko Mangan. Eta, noski, zorionak egileei!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu