Aste honetan ere hainbat ikastola zein ikastetxe izan ditugu gure artean. Hain zuzen talde hauek bisitatu gaituzte: Berango Merana HLHI (Berango), Talaia BHI (Hondarribia), Bizkotxalde HLHI (Basauri), Astileku Ikastolako lau talde (Portugalete) eta Angela Figueroa BHI (Sestao).
Beraiekin EIZ-a bisitatu eta hainbat komiki digital egin ditugu ordenagailuekin tailerrean. Gainera, Tablet bat gurera hurbiltzen diren taldeek irabazi ahal dutela badakizue!!
Bestalde eta astearekin bukatzeko, USAC (University Studies Abroad Consortium) taldeak bisitatu egin gaitu! Talde hau Estatu Batuetako hainbat estatuetatik datorren eta goi mailako ikasketak Bizkaian egiten ari diren 11 Amerikarrek osatzen duten taldea da. Primeran pasa egin dute gurekin eta Euskara eta Euskal Herriaren inguruko makina bat gauza ikasi dituzte!
Badakizue, hemendik zein munduko beste puntatik etorri, gu bisitatzera gonbidatzen zaituztegu!

USAC – University Studies Abroad Consortium

Astileku Ikastola

Angela Figueroa

Astileku Ikastola

Bizkotxalde HLHI

Talaia BHI

Berango Merana HLHI