Gurekin parte hartu nahi?

Euskarazko blog esperientziak #Blogetan jardunaldian: Itsumustuan

oier_peñagarikano

Blogetan! Euskal blogarien topaketaren hizlari eta parte hartzaileen informazioa zabaltzen jarraitzen dugu.

Oraingoan Oier Peñagarikanori buruz arituko gara. Peñagarikanok Itsumustuan bloga bideratzen du Topatu.info sarean.

Itsumustuan hitzak, ustekabean, espero ez dena adierazten du. Eta lasterka eta pentsatu gabe, arrapaladan joatea. Horrela ikusten du Oierrek ere bere burua.
Baina badaki berak ere uneak harrapatu eta betiko iraun araztea, bere Flickreko profilean ikus dezakegun moduan; argazkilari trebea da bera.

Eta blogean burura etortzen zaizkion ideiak eta hausnarketak lantzen ditu alde batetik; eta truku eta eskulan bitxiak sortzen irakasten digu beste aldetik. Berak erakutsi digu nola egin pankarta 2.0 izendatu duen tramankulu bat, etxean egindako foko bat sortzen edo mikroskopioa egiten. Asmakizunen artisaua da Oier.

Eta nola etortzen zaizkio burura tresna horiek egiteko ideiak? Nola sortu zen guzti hauek blog batean biltzeko beharra?

Guzti honetaz galdetzeko aukera izango dugu martxoaren 6an, zuzenean, Euskararen Etxean.

Gogoratu, jardunaldirako sarrera doakoa dela, baina tiketa atera beharra dagoela.

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu