#Blogetan, euskal blogarien topaketa jardunaldian atal ezberdinak izango ditugu: hitzaldiak, euskal blogosferari buruzko mahai-ingurua eta euskarazko zenbait blogarik zuzenean kontatuko dizkiguten esperientziak.
Nola izan zuten gai horri buruz blog bat osatzeko ideia? Nondik hartzen dituzte gaiak? Zelan izan zen hasiera? Eta nola bizi dute beste erabiltzaile batzuekin interakzioa?
Horrelako galdera eta beste ugariei erantzuna emango dizkiete gonbidatu ditugun lau blogariek. Oso egitasmo ezberdinak dira, gaiez eta helburuz. Banan-banan horiei buruzko informazioa luzatuko dizuegu.
Eta hasteko, Etxepare Rap, Imanol Epelderen egitasmoa hobeto ezagutzeko aukera duzue.
EtxeRAPerra da Imanol. Euskara irakaslea, kantua hartzen du bere eskolen oinarri eta klariona beharrean, mikroa eskutan duela, euskal literaturan murgiltzen da guztiz, barruraino.
Etxepare Rap eta 27 zapata bere blogak dira. Bigarren hau, #Blogetan, blog izarren bila lehiaketan finalista da Kultura kategorian.
Eta zer da Etxepare RAP? Musika bloga da. Baina berezia: kantuak euskal literaturako lan garrantzitsuetan oinarrituta daude, testu klasikoetatik eta gaur egunera arte. Horrela, Linguae Vasconum Primitiae, Bernat Etxepareren euskarazko lehen liburuaren hitzak izan dira egitasmo honen oinarria.
Hemen duzue lan horren lehen bideoa:
Egitasmo hau momentuz 8 kantaz osatuta dago eta hemen hauek entzuteko aukera dago.
Iñakik adiskideen laguntza izan du egitasmo honetan eta pertsonai xelebreek ere badaude laguntzaileen zerrendan.
Abenduan aurkeztu zuen Durangoko Azokan Etxepare RAP eta euskalgintzaren munduan egitasmo berritzaile eta zeharo ezberdina da.
Jardunaldian horren inguruan mintzatuko da… edo agian kantatu? Ziur interesgarri eta sorpresaz betetakoa izango dela Epelderen agerraldia.
Beraz, ezin duzue aukera galdu zuzenean ikusteko!
Izena eman duzue? Gogoratu aretoak edukiera mugatua duela!
Jardunaldiari buruzko informazio gehiago:
- Blogetan! lehiaketako sari-banaketa jardunaldi batekin ospatuko dugu
- Eta #Blogetan lehiaketako finalistak dira…
- #Blogetan, euskal blogarien topaketa jardunaldia: CalvoConBarbaren hitzaldia izango dugu