Gurekin parte hartu nahi?

Euskarazko blog esperientziak #Blogetan jardunaldian: Hazitegia

ibai_amaia_hazitegia

Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldiko atal ezberdinak nola egituratuko ditugun azaltzen gabiltza egunotan.

Euskal blog ezberdinen egitasmoei buruz gehiago jakiteko aukera izango dugu jardunaldian: Imanol Epeldek Etxepare Rap en esperientzia kontatuko digu; Itsumustuan blogaren arduraduna den Oier Peñagarikano ere gurekin egongo da; talde blogei buruz ere arituko gara eta  31eskutik.com egitasmoaz gehiago jakiteko Iñigo Errasti etorriko zaigu; eta Amaia Nicholson gurekin izango da ere Hazitegia egitasmoari buruz hitz egiteko.

Azken honi buruzko informazioa emango dizuegu oraingoan.

Amaia Nicholson eta Ibai Etxartek Hazitegia bloga sortu dute Topatu sarean.

Amaia eta Ibaik burujabetza aldarrikatzen dute. Eta oinarria lurra bera hartzen dute. Horrela adierazten dute: “Urte luzeetan zehar gure arbasoek haziak erein, ernaldu eta ustetan jaso eta biltzen zituzten hurrengo urterako, tokian tokiko haziak mantenduz eta inori erosi beharrik izan gabe. Gaur egun, nahiz eta batzuek hazien jabetza izan nahi duten, ez dute lortzerik izango, haziak lurra lantzen duenarenak direlako. Eta, guk geuk, gure haziak erein eta jasoz dugu lortuko dugu burujabetza.”

Nekazaritza eta haziekin lotutako gaiak lantzen dira blogean. Informazio orokorra, elikadura eta produktuen inguruko ideia eta tresnak egiteko azalpenak…

Azken finean, badago euskal nekazari gazteen taldea gure artean. Eta Hazitegia bloga mundu hau ezagutzeko aukera da.

Gai honi buruz gehiago jakiteko, hemen duzue blogean zabaldu duten nekazari gazteei buruzko bideo elkarrizketa bat:

 

Beraz, ikus dezakezuenez, blogintza ez da bakarrik mundu hiritar eta teknologikoari lotzen. Jarduera honek aukera eman diezaioke lehen sektoreari informazioa eta zerbitzua emateko.

Egitasmo ezberdina, beraz, jardunaldian ezagutuko duguna.

 

Etorri nahi duzu jardunaldira? Doako sarrera da baina tiketa hartu beharra dago.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu