Egunotan Blogetan! Euskal blogarien topaketajardunaldian ezagutuko ditugun euskarazko blog ezberdinen informazioa zabaldu dugu. Gurekin izango dira Etxepare Rap, Itsumustuan , Hazitegia eta 31eskutik.com blogetako arduradunak.
Oraingoan 31eskutik egitasmoari buruz arituko gara. Iñigo Errasti hurbilduko da Euskararen Etxera martxoaren 6an, baina hemen egitasmo honen ezaugarri nabarmenenak azalduko ditugu.
31 eskutik talde bloga da eta horregatik bitxia iruditu zaigu eta jardunaldian agertzeko aproposa. Zelan lantzen da talde blog bat? Nola antolatzen da?
EIZIEk abian jarritako bloga da, 2012ko urrian. Helburua, egunero euskararen erabilerari buruzko testu bat argitaratu, xede gutxi-asko didaktikoz idatzia.
Eta 31 lagun dira hain zuzen ere bertan idazten dutenak. Bakoitzak hilean behin argitaratzen du bere lantxoa. Beraz, egitasmo bakarrean, 31 blogari.
Gaiak anitzak, egileak bezala. Alor ezberdinetakoak dira gainera, talde ezberdina osatuz: badaude irakasleak, komunikabideetako profesionalak, irakasleak, idazleak, ikertzaileak, itzultzaileak…
Blogari bakoitzak askatasun osoz idazten du eta beraz, denetarik dago: hausnarketak, gogoetak, baliabideak ezagutzera ematea, adibideak lantzea, zuzenketak egitea…
Martxoaren 6an aukera izango dugu egitasmo honi buruz gehiago jakiteko.
Gogoratu! Euskararen Etxean, arratsaldez. Doako sarrera da, baina tiketa atera beharra dago.