Euskararen Etxea

Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatu nahi?

Bariku on!

Astero bezala azken egun hauetan jaso ditugun bisiten berri emateko aukera ez dugu galdu nahi, honetan Bizkaia zein Arabatik hainbat talde hurbildu zaizkigula zuei azalduz. Hain zuzen, egun hauetan Deustuko Lagun Artea taldea Mendebalde BHI (Gasteiz), Erandio BHI, Deustuko Ikastola (Bilbo) eta Nuestra Señora del Carmen (Portugalete) zentroetatik bisitatu gaituzte.

Haiekin Euskararen ingurukoak komentatzen ibili gara, bereziki erabileran sakonduz.  Izan ere, Euskaraldia atzean utzi dugu teorian, baina Euskarak 365 egun ditu eta horretan ibili gara haiekin!

Euskararen inguruko bitxikeri mordoa ikasi, Komiki Digitalaren Lehiaketan parte hartu eta goiz ederra pasa izan dugu elkarrekin Euskararen Etxean.

Euskararen Etxea eta Euskararen Interpretazio Zentroa (EIZ) bisitatzeko aukera aprobetxatu, doako ekintza mordoekin gainera!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu