Euskararen Etxea

Euskararen Interpretazio Zentroa, atzerritarren gustoko!

Euskararen Interpretazio Zentroa - euskalkiak pantaila

2012ko hasieran Euskararen Interpretazio Zentroko edukiak berriztatzeari ekin genion ilusio handiz. Pantailen eduki interaktiboak berriztu eta euskarari buruzko dokumentala bat ekoiztu genituen.

Ikasturte honetan komunikazio kanpaina bat zabalduko dugu ere Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzea sustatzeko. Izan ere, urtean zehar milaka lagun hurbiltzen dira Euskararen Etxean dagoen zentro honetara, baina ia osotasunean ikastetxeetatik etorritako bisitak dira. Eta leku atsegina eta interesgarria iruditzen zaigu publiko orokorrarentzat ere, famili eta euskara ikasleentzat, enpresa mundua …

Oraindik kanpaina hau martxan jarri gabe dokumentalak interesa piztu duela esan dezakegu: YouTubera igo eta berehala bisitak izatea lortu genuen; iragarri gabe, milaka lagunek ikusi dute dokumentala interneten garatutako lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa).

Uda garaiari begira, Bilbora oporretan datozenentzat euskarari buruz zerbait ezagutzea ere interesgarri suertatuko zitzaielakoan materiala ezberdinak ekoiztu genituen: Bizkaiko turismo bulegoetan bana zitezkeen eskuorriak eta Bilbao Turismoren aldizkarian udako alean agertzeko erreportaia landu genuen.

Euskararen Interpretazio Zentroa - euskalkiak pantaila

Eta arrakasta izan dugu, hainbat herritatik ehundaka lagun bisitan etorri zaizkigu uztaila eta abuztuan.   Horietatik erdia gutxi gora behera Abuztuan etorri dira. Bisitari horietatik %88a kanpotik etorri da: %53a atzerritarrak izan dira (adibidez, Islandia, Brasil, Holanda, Estatu Batuetatik, Gales, Frantzia, Serbia, Belgika, Alemania, Norvegia, London, New York, Italia, Portugal, Irlanda, Eskozia eta Puerto Ricotik etorriak). %35a estatutik etorri dira (Andalucía, Barcelona, Valencia, Madrid, Cádiz, Valladolid, Balearrak, Salamanca, Madrid, Kanariar Uharteak, Castellón eta Lugotik etorriak…). Eta %12a Euskal Herritik.

Bisita egiterakoan erabili duten hizkuntza kontutan hartuta, %54ak gaztelaniaz egin du bisita, %32,4ak ingelesez, %3,6ak frantsesez eta 5,4ak euskaraz.

Lehenengo esperientzia izan da eta froga moduan egin dugu, baina materiala berriak sortu eta lanean jarraitzeko animatu gaituzte, interesgarri iruditu zaiela adierazi digute eta.

Euskaldunon askok ez dakite ere Euskararen Interpretazio Zentroa Bilbon dagoenik ere. Beraz, komunikazio kanpaina abiatuta, neguan hilean astebururen batetan ere zabaltzeko asmoa daukagu eta hemendik bisitan etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Bisitan egon zarete hemen? Zelan izan zen esperientzia? Etortzeko asmorik duzue? Animatu zaitezte!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu