Euskara ingurune digitalean

Euskararen Interneteko egoeran eragiteko estrategiak behar direla azpimarratu du PuntuEUS Fundazioak

puntueus

Hirugarren urtez jarraian euskarak Interneten duen presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Behatokiak hiru alor neurtzen ditu: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta euskararen egoera Interneten. Azken urtean %22 hazi da ‘.eus’ domeinua duten webguneen kopurua.

 

PuntuEUS Behatokia PuntuEUS Fundazioaren ekimena da, eta euskarak Interneten duen egoera neurtzen du urtero. Behatokiak nabarmentzen du, Euskal Herriko Internet neurtu duen hiru urte hauetan datuak gutxi aldatu direla. Azken hiru urteotan antzeko emaitzak jaso izanak agerian uzten du Interneten hizkuntza ohiturak aldatzeko epe ertain-luzeko politikak behar direla eta argazkia ez dela egunez egun aldatzen. Euskal Herriko webgune guztiak aintzat hartuz gero, euskarazko edukia duten webguneak 26.663 dira, guztien % 16a. Datu hori aurreko urteetako neurketetan lortutakoa baino zehatzagoa da, ikerketa egiten duen crawlerrean (neurtzeko erabiltzen den sistema) garatu diren hobekuntzei esker.

puntueustaulak

Euskararen erabilera oso bestelakoa da, fokua .EUS domeinudun webguneetan jarriz gero. Izan ere, .EUS domeinudun webguneen % 90ek euskara darabil. .EUS erabiltzen duten webguneen artean, euskara (% 90) eta gaztelania (% 83) dira nagusi. Ondoren kokatuko litzateke ingelesa (% 47), eta, oso presentzia txikiarekin, frantsesa (% 12) eta beste hizkuntza batzuk (% 11). Euskara eta gaztelania parekatuta daude oso, banaketa horretan, eta, hein batean, ulertzekoa da hori, webgune gehienak ele anitzekoak baitira, eta horietako asko hegoaldean kokatuta baitaude. .EUS domeinuaren hazkundea bereziki enpresetan ari da gertatzen. Une honetan, .EUS domeinuen jabeen ia erdiak enpresak dira, % 43 hain zuzen ere, iaz baino bederatzi puntu gehiago.

puntudemografikoa

 

 

 

 

 

Banaketa geografikoari dagokionez historikoki indartsuena Gipuzkoa izan den arren, azken urtean Bizkaian hazi da azkarrago .EUS komunitatea. Azken ekitaldian, % 22 hazi zen .EUS domeinua, eta, une honetan, 8.100 domeinu izen daude erregistratuta.

2017ko Euskal Herriko Interneten egoera azterketa

PuntuEUS Behatokiaren helburua euskarak Interneten duen presentzia indartzeko behar diren estrategia eta politikak definitzeko behar den tresna eskaintzea da. Tresna irekia da, eta euskal gizarte osoaren eskura dago, nahieran erabiltzeko. PuntuEUS Behatokia erabili du, hain zuzen, Irontec enpresa teknologikoak, `.EUS mapa proiektua garatzeko. Proiektu honen helburua domeinu-izenen erregistroen bilakaera historikoa grafikoki aurkeztea eta domeinu-izenei buruzko informazio teknikoaren egoera eta bilakaera aurkeztea da. Mapak, .eus domeinua dituzten webgune guztien datuak batzen dira, erabiltzen duten teknologia eta kokaperaren araberakoa. 

Gune hori modu automatikoan eguneratzen doa, horrela, gaur egungo egoeraz gain, urteetan zehar .eus domeinuak duen garapena ikusi ahal izango da. Puntu Eus Maparen baliabide deigarrienetako bat munduko mapa da, domeinua erabiltzen webgune guztien kokapena erakusten du; baita .eus-ek izan duen hazkundea modu grafikoan eta sareko segurtasunari lotutakoa informazioa, alegia, tresneari esker, .eus domeinudun webgune bakoitzak zer nolako segurtasuna duen ikusi daiteke ere.

mapaeus

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu