Euskararen Ginkana lehiaketaren azken txanpan gaude. Probak bukatu egin dira, batuketa eta balorazio guztiak ere amaituta, baditugu zeintzuk izango diren lehiaketa honetako finalean arituko diren lau taldeak.
Aurtengo gaia IKTak eta Teknologia izan da eta horren inguruan hainbat ekintza burutu izan behar izan dituzte parte hartzaileek. Denetarik egin behar izan dute: errezetak asmatu eta bideoz grabatu, Mintzatu aplikazioaren bidez leku euskaldunak deskubritu, buruari eragin eta galdetegiei erantzun, sormena piztu…
Eta dena giro onean, euskara erabili eta sustatuz eta euskararen aldeko egitasmo bat aurrera ateratzeko ahalegina eginez. Izan ere, gogora dezagun lehiaketa honek sari berezia duela: talde bakoitzak izena ematerakoan adierazi duen euskararen aldeko ekimena finantziatu ahal izateko 3.000 eurotako diru laguntza.
Beraz, ezagutu ditzagun zeintzuk diren lau talde finalistak:
- Emaize sexologia zentroa
- Lizarrako pintxopotepraktika.
- Ttak! taldea
- Kurutziaga Ikastolako Euskara taldea
Zorionak guztiei!!
Talde guztiak zoriondu behar ditugu, azken txanpa hau lehiakorra izan delako eta berdinketa handia egon delako. Aipamen berezia merezi dute talde hauek: Gabriel Aresti euskaltegia, Bertshow taldea, Bagera elkartea, Ixotu gazte taldia eta Afrusak-eko lagunak!
Eta finala?
Finala apirilaren 18an izango da, Kutxa Ekoguneak Donostian duen gunean, 11:30ean hasita.
Finalean lau talde hauek bost proba burutu behar izango dituzte. Aurkezlea Itziar Ituño izango da eta berak emango dizkie proba bakoitzerako azalpena. Finalean ere denetarik egingo dute, baina ondo pasatzeko helburuarekin prestatu ditugu probak.
Bost proba hauek bukatzerakoan eta lortutako puntuen arabera, Euskararen Ginkanaren edizio honetako talde irabazlea zein izango den jakin izango dugu.
Talde guztiak zaudete finalera gonbidatuta!
Bitartean, hemen duzue iazko finaleko bideoa:
Mila esker eta zorionak berriz talde finalistei!