2015a badator, egitasmo eta helburu berriekin.
Guretzako Euskararen Etxean ospatzen ditugun jarduerak sendotu eta ezagutzera ematea da horietako helburu bat. Gizarteak gogoratzea Euskararen Etxeak zabalik dituela bere ateak gure hizkuntzaz apur bat gehiago ezagutu nahi duenarentzat eta mota ezberdinetako jarduerak eskaintzea, euskaraz bizi ahal izateko aukera emateko.
Erakusketa berri batekin hasiko dugu urtea eta beste bi jarduera interesgarri antolatu ditugu: haurrak euskaraz haurdunalditik hezitzeko baliabideei buruzkoa eta Instagram sare sozial ospetsuari buruzko ikastaro – lantegi praktikoa.
Datozen astetan bakoitzari buruzko informazioa sakonduko dugu, baina hemen duzue hileko agenda osoa ikusteko aukera. Eta betiko moduan, dena doan!
Gogoratu Euskararen Etxea ezagutzeko bisita gidatua doakoa dela eta zure behar eta ezagutza mailara doitu genezakela. Animatu zaitez eta etorri!
Hemen duzu urtarrileko agenda:
Umeentzako jokoak: Monda eta Lironda
Urtarrilak 02, Ostirala
11:00 – 13:00
Hitzaldia: Sabeletik euskaraz zaintzen ikasten. Sabeletik mundura
Urtarrilak 23, ostirala
18:00 – 20:00
Instagram-eri buruzko ikastaro – lantegia
Urtarrilak 28, asteazkena
18:00 – 20:00
Marrazki erakusketa: Ana Arsuaga Arambarri
Urtarrilak 13ra arte
09:00 – 17:00
Marrazki-erakusketa: Beñat Olea Irureta
Urtarrilak 13ra arte
09:00 – 17:00
Marrazki erakusketa: Larraitz con Pompa
Urtarrilak 15, Osteguna – Martxoak 18, Asteazkena
09:00 – 17:00
AGENDA OSOA IKUSI
Hemen duzu URTARRILEKO jarduerei buruzko kartela.
Tamaina handiagoan eskuratzeko hemen sakatu.