Aurten ere, Gabonetan zehar, umeentzako jarduerak eskeini ditugu Euskararen Etxean. Abenduaren 14an hasi eta urtarrilak 4 arte, 9 jarduera eskeini ditugu gure txikitxuentzat.
Abenduaren 22an Imanol Ituiño izan genuen magia egiten. Ondoren, 23an, ipuin kontalariak egon ziren umeak beraien istorioekin harritzen. Eriz Magoaren ikuskizunean goraino beteta egon zen aretoa, eta umeek ikaragarri gozatu zuten. Monda pailazoak barreak eragin zituen etengabe eta Puski eta Txurruski umeak dantzan jarri zituzten. Bukatzeko txontxongiloen ikuskizuna izan genuen, polita eta hunkigarria.
Guztira, ia 600 pertsona hurbildu zarete Euskararen Etxera egun hauetan, benetan eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu! Pozik eta datorren urteko Gabonetako egitaraua prestatzeko gogoekin geratu gara!
Jardueretako argazki batzuk hemen dituzue ikusgai: