Berrikuntza teknologikoak

Euskararen Etxean lan egin nahi duzu? Denboraldi batetarako lankide baten bila gabiltza

Lagunok, gaurkoan lan eskaintza bati buruz berri emateko idazten dizuegu.

Euskararen Etxeko harrera zerbitzurako denboraldi batetarako lankide baten bila gabiltza. Langile euskalduna behar du izan eta kurrikulumak jasotzeko epea zabaltzen dugu.

Hauek lirateke lanaren ezaugarriak:

  • Lana Alse segurtasun enpresak eskaintzen du eta gu izatez bezeroa gara, baina profila bilatzen laguntzen diegu.
  • Amatasun baja bat betetzeko lan eskaintza da.
  • Lana Bilbon dagoen Euskararen Etxean burutuko litzateke.
  • Euskararen Etxeko harrera atenditzeko lanpostua da, lan administratiboa batipat: telefonoko arreta, sarrera eta irteeren kontrola, posta jaso, laguntza administratiboa eman, oharrak eta errekaduak hartu…
  • Lan baldintzak Alse enpresarekin lotuko lirateke, baina orokorrean eta lan-ordutegiari dagokionez: astelehenetik ostegunera, 7:55etatik – 17:30etara; Ostiraletan: 7:55etatik – 16:30etara; Ekaina, Uztaila eta Irailean: 7:55etatik – 15:30etara; Abuztuan: 10:00etatik -14:00etara.
    Hilean behin (Apirila, maiatza, urrian) ,larunbata goiz baten: 10:00etatik -14:00etara.

 

Eta zer behar dugu?

  • Euskalduna izatea, noski.
  • Euskal kultura, erakunde, ekimenak eta abar ezagutzea
  • Bulegotikako erremintekin eskarmentua izatea: posta elektronikoa, kalkulu-orria eta testu-tratamenduko programa …
  • Jendearekin harremana izatera ohituta egotea eta atsegina izatea
  • Arduratsua izatea

Bulegoan lanean

Ikusten duzuenez, lana polita da eta lan giroa ona eta atsegina da. Profila aproposa da ikasle batentzat; ikasketak bukatu berri dituen gazte batentzat; langabezian dagoen batentzat; aita – ama batentzat, familiako ardurekin bat egin ahal izateko…

Interesatua bazaude, posta elektroniko helbide honetara bidali dezakezu kurrikuluma: info@azkuefundazioa.org. Epea otsailak 28rarte zabalik dago.

Kurrikulumarekin batera, zure postan bi galdera hauei erantzun mesedez:

–      Zertaz ezagutzen gaituzu?

–      Zer da lan eskaintzatik gehien interesatu zaizuna?

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu