Euskararen Etxea

Euskararen Etxean bisita ugari izan ditugu egunotan!

Nagusien taldea

Azken egun hauetan Euskararen Etxean jende ugari egon da, bai Euskararen Interpretazio Zentroa ezagutzen baita tailer desberdinak egiten ere.

Alde batetik, Portugaleteko Zunzunegi institutuko DBH 2. mailako ikasleen bi talde izan genituen asteazkenean; bi taldeek Euskararen Interpretazio Zentroa eta Komiki Digitalaren tailerra egiteko aukera izan zuten. Era berean, Erandioko institutuko 3.DBHko ikasleak ere hemen izan dira, talde bat asteazkenean eta beste bat ostegunean. Beraiek ere jarduera desberdinez gozatzeko aukera izan zuten.

Bestalde, bai Barakaldoko Larrea eskolako LH 2.mailako ikasleek zein Kirikiño ikastolako LH 3.mailako ikasleek, Euskararen Interpretazio Zentroan osteratxo bat eman ostean, Euskalplay-ean euskara lantzen duten jolas desberdinetan aritzeko aukera izan dute.

Hori gutxi balitz, nagusien talde bat ere izan dugu aste honetan. Euskararen inguruan zekitena sakondu zuten.

Hona hemen talde desberdinen argazkiak:

 

Portugaleteko Zunzunegi BHI

Nagusien taldea

Barakaldoko Larrea eskola

Kirikiño ikastola

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu