Euskararen Etxea

Euskararen Etxea, zabalik uda osoan!!

Euskararen Etxea, denon etxea!

Uda laster helduko zaigu eta ziur mila plan pentsatzen ari zaretela jadanik: hondartzara joan lagunekin, igerilekura, barbakoak egin, egunpasa zoragarriak kostaldeko herriak bisitatzen, eta abar…

Baina….errealitatea oso ezberdina da, Euskal Herrian bizi gara eta hemengo klima ez da gustatuko litzaigukena bezalakoa, eta tamalez, egun askotan eguraldi eskasa izaten dugu gure inguruan. Egun horietan plan askorik ez baduzue, guk proposamen bat dugu zuentzat: Euskararen Etxea bisitatzea!

Euskararen Etxean, Euskararen Interpretazio Zentroa daukagu, tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune bat dago eta bertan euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskaintzen die, eta horretarako teknologia berriak erabiltzen dira.

Euskararen Etxera edonor etorri daiteke bisitan: gazteak, familiak, adineko jendea, turistak, umeak, irakasleak, euskararengan interesa dutenak, bisitan etorri zaizun familiarra, Erasmus egiten ezagutu zenuen laguna…edonor! Bisitak 4 hizkuntzetan eskeintzen ditugulako: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, eta frantsesez.  eta gainera bisita doakoa dela gogorarazten dizuegu.

 

Euskararen Etxera edonor etorri daiteke bisitan!

Euskararen Etxera edonor etorri daiteke bisitan!

 

Ba al zenekien….?

-Euskararen jatorria ezezaguna da, baina badakigu Iberiar Penintsulan hizkuntza bakarra dela indoeuropearra ez dena, eta honen inguruan asko dira dauden hipotesiak.
-Euskaraz idatzita dauden lehen hitzak Kristo osteko l. mendekoak dira. Garai hartan euskararen eremua gaur egunekoa baino askoz handiagoa zen : iparraldetik Garona ibaiaraino, ekialdetik Andorraraino eta hegoaldetik Burgoseraino heltzen baitzen.
– Erromatar Inperiotik eta latinaren inposiziotik bizirik aterako hizkuntza bakarra da Euskara.
-Eremu geofrafiko txiki baten hitz egiten bada ere, Euskarak sei euskalki ezberdin ditu; euskalkien lehen sailkapena 1863an Luis Luciano Bonaparte Printzeak egin zuen, Napoleonen ilobak.
-Gaur egun, Autonimi Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean milioi bat lagunek hitz egiten dute eta beste 500.000k ulertu.
-182 Euskal Etxe dago lau kontinentetan banatuta eta horietako 71tan euskara eskolak ematen dira. Frantzian Bordel, Pau eta Parisen daude, baita Bruselasen eta Quebecen. Horretaz gain, 38 unibertsitate daude Euskara Irakurlegoa dutenak (4 Estatu Batuetan, 9 Hego Amerikan eta 25 Europan), eta 3 Euskara Katedra daude New York, Chicago eta Frankfurteko unibertsitateetan.
– Pidgin delakoa, bi hizkuntzetako erro bereko hitzak erabiltzen dituen hizkuntza da : euskara eta islandiarra eta euskara eta algonkinoa (kanadarra); euskarak mailegatutako hitzetan dago oinarrituta, eta mendeetan zehar euskal balea arrantzaleak eta lurralde hauetako jatorrizko herritarrek izan zituzten hartu-emanen emaitza da.

Euskararen Bidaia egitera animatzen zaitugu, 6.000 urteetan zehar euskal hizkuntzak nola iraun duen ulertzeko, izan ere, bidaia honetan euskararen eboluzioa nolakoa izan den ikusteko parada izango duzu, hala nola erromatar garaian eta Erdi Aroko gudetan izandako eboluzioa nahiz gaur egungo egoera zein den ezagutzeko aukera paregabea izango duzu.Entzun itzazu euskalki desberdinak, ikas ezazu hitzak nola eraikitzen diren eta deskubritu ezazu euskara hizkuntza oso bizia dela!

Gure hizkuntza uste duguna baino hobeto ezagutzeko aukera duzue uda honetan, ez galdu! Ekainaren 1etik eta abuztuaren 31 arte, astelehenetik larunbatera, goizez, 10etatik ordu biak arte bisitak egin ahal izango dira. 

Bisiten informazio gehiagorako deitu 94.402.80.81 telefonora edo erreserba egizue esteka honetan. 

animazioa2

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu