Badakizue Euskararen Etxean Euskararen Interpretazio Zentroa dagoela eta hau bisitatu daitekeela.
Ikastetxeak izaten dira gehien bat bisitan datozenak, taldeka euskararen inguruko edukiak ikasi eta praktikatu egiten dute tailer batetan. Tailer honek, gainera, euskara eta teknologien inguruko gaiak lantzen ditu.
Baina publiko orokorrarentzat zabalik dago Euskararen Interpretazio Zentroa baita ere. Aste bitartean hurbiltzeko aukera izatea zaila izan daitekeela badakigu eta, horregatik, larunbatetan goizez zabaltzea ere otu zitzaigun.
Hilean larunbata batez Euskararen Etxeko ateak zabaltzen dizkiogu publiko orokorrari. Bisita gidatua edo autonomoa egiteko aukera dago.
Bisita gidatua hiru txanda ezberdinetan egin daiteke, eta euskaraz edo gazteleraz:
- 10:15etan – Gazteleraz
- 11:30etan – Euskaraz
- 12:45etan – Gazteleraz
Begiraleak euskararen inguruko gai nabarmenenak lantzen ditu: historia, euskalkiak, aberastasuna, bilakaera, euskararen jatorriaren inguruko teoriak, hitzen jatorria, eguneroko egoera… Guztia bisitarien interes eta ezagutza mailara moldatuta eta teknologiaz lagunduta, edukiak pantaila elkar eragile ezberdinetan ikusten baitira.
Hilabete honetan zabalik izango dugun goiza azaroaren 23koa izango da.
Ateak zabalik daude zuentzako eta bisita doakoa da.
Etorri nahi duzue? Zer egin behar da? Honako inprimaki hau bete, besterik ez.
Itxaroten zaituztegu, animatu eta etorri!!