Aurreko asteetako erritmoa ez galtzeko, oraingoan ere, ikastetxe ugari hurbildu dira Euskararen Etxea bisitatzera: Gorondagane Ikastetxea (Sondika), Angela Figuera BHI (Sestao), Salesianos Deusto (Bilbo) eta Muskiz BHI (Muskiz).
Guztiek ezagutu dute Euskararen Interpretazio Zentroa, eta honen ostean, batzuk Euskal Play-ra jolasten egon dira eta beste taldeak Komiki Digitalaren Tailerra burutu dute. Tailer honetan, gai desberdinak landu daitezke: euskararen erabilera interneten, pribatutasuna….eta gainera, sari bat lortzeko aukera dago!
Hemen dituzue bisitatu gaituzten ikastetxe taldeen argazkiak, hurrengorarte!

Gorondagane ikastetxea

Angela Figuera BHI

Muskiz BHI