Euskararen Etxea

Euskararen Etxea, Europako hizkuntza aniztasunerako eredu!

Trentoko Hizkuntza Gutxituen Ordezkaritza

Kaixo jarraitzaile! Astean zehar izan ditugun bisitarien berri jakin nahi?

Astero bezala, ez dugu hau kontatzeko aukera galtzen. Izan ere, bitxikeriaren bat izaten dugu beti zuekin komentatzeko. Gaurkoan, Italiatik Trento inguruan Hizkuntza Murriztuen alde diharduen ordezkaritza talde garrantzitsu bat etorri zaigu.

Euskara, Ladinoa eta beste Europako hizkuntza batzuk  hainbat esparrutan aldaratu eta gero bisita gidatua egitea erabaki dute, oso interesgarria iruditu ere! Itzela da Europako hizkuntza txikituekin  azken urteetan egiten ari garen lana, ezagutzen al duzu?

Horretarako ere balio du Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzea, aste honetan zehar beste bisitari zein talde batzuk egin duten moduan. Gorabideko talde bat (Barakaldo), Burdinabarra BHI (Trapaga) eta San Jose Carmelitak (Santurtzi) ibili dira gurekin ekintza ezberdinetan parte hartzen.

Zuen bisita falta zaigu oraindik… Bihar hileko bigarren asteburua izanik larunbata zabalik!

Mila esker bihotzez beti bezala!

Gorabide Barakaldo

Gorabide Barakaldo

IES Burdinabarra

IES Burdinabarra

San Jose Carmelitas

San Jose Carmelitas

Trentoko Hizkuntza Gutxituen Ordezkaritza

Trentoko Hizkuntza Gutxituen Ordezkaritza

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu