Euskararen Etxea

Euskararen Etxea Etorkinekin Bat!

IMG_1045 Etorkinekin Bat

Aste honetan hainbat bisita izan ditugu. Horien artean, Bilbo Zaharreko “Etorkinekin Bat” irabazi asmorik gabeko elkartearena. Etorkinen gizarte-integrazioa sustatzeaz arduratzen dira, eta euskal mundua hobeto ezagutu nahi dute. Hortaz, zer hobe Euskararen Etxea bisitatzea baino?

Guztira 25 eta 45 urte bitarteko 16 pertsona hurbildu dira. Euren jatorriari dagokionez, Hegoamerika eta Afrikako herrialdeetatik datoz. Orain hemen bizi dira ordea, eta hemengoa ezagutzeko gogoak dituzte. Interes handia erakutsi dute Euskal Herriaren inguruan. Bai hizkuntzari eta bai historiari dagokionez.

Talde honek gauza asko ikasi ditu. Hortaz, badakizu, zuk ere euskal munduaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, animatu eta etorri Euskararen Etxea bisitatzera!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu