Eguraldiak oparitu gaituen aste bikain honetan ere talde ezberdin ugari hurbildu zaizkigu Euskararen Etxean. Betikolez, Euskararen Ingurukoak kontatu eta tailer ugarietan parte hartu dute gure bisitariek.
Aste honetako protagonistak hauek izan dira: Larrako AEK Euskaltegia, Intxixu Ikastola, Arbolarte Zentroa, eta Zorrotza BHI zein Elorrio BHIko bi talde.
Beti gauza berriren bat ikasten dute etortzen direnek, atzerritar zein Euskarazko irakasleek. Horregatik eta asteburuan zehar pentsa dezazuen…
Ba al zenekiten hainbeste erabiltzen dugun AGUR hitza ez dela Euskaldun jatorrizkoa? Herri zein hirietan Euskaraz ibiltzen ez direnek ere gehienetan erabiltzen duten arren, Latinezko hitz batetik dator: “Augurium”. Erromatarrek beraien artean agurtzeko erabiltzen zuten hitza hartu, Euskaldunizatu, eta gaur egun bertokoa balitz bezala erabiltzen duguna.
Egun guztietan zerbait ikasiko bagenu…
Milesker etorri zareten guztioi eta AGUR!!!

Larrako AEK Euskaltegia

Intxixu Ikastola

Arbolarte Egun Zentroa

Zorrotza BHI

Elorrio BHI