Euskararen Etxea

Euskararen Etxea Aste Santuan ere zabalik egongo da eta bisita gidatuak eskainiko ditugu

Euskararen-Etxea

Euskarak ez du deskantsua hartzeko gogorik inoiz, ezta Euskararen Etxeak ere. Datozen jai egunetan ere bere bidearekin jarraituko du. Asteazken honetatik  aurrera itxita egongo dira ate ugari baina Bilboko San Inazio auzoan kokatuta dagoen Euskararen Etxea zabalik egongo da egun guzti horietan, Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera eskainiz. Apirilaren 2tik 6ra ere, etxera sartu eta euskararen historia eta bidaia ezagutzeko aukera izango du datorrenak. Hilaren 7tik aurrera, betiko ordutegiak jarraituko du eta 17:30ak harte bisita egiteko aukera egongo da.

Euskararen Interpretazio Zentroak euskaldunon hizkuntza hobeto ezagutzen laguntzen du. Euskaraz ez dakienarentzat lehen kontaktu interesgarria izango da, eta euskaraz hitz egiten dutenei ere jakin beharreko kontu ugari argituko dizkio. Pantaila ezberdinetan euskararen bilakaera ikusi ahal da mapen bidez,  hizkuntzaren lehen erreferentzia historikoak azaltzen dira eta baita euskalkien gaur egungo banaketa.

Bisita egiteko bi modu dago, beti doan:

  • Bisita gidatua: urtean zehar astelehenetik ostirala bitartean 10:00-14:00ak bitartean eta hilean behin larunbata goizez. Bisitarako hitzordua erreserbatu egiten da eta lau hizkuntzatan burutzeko aukera ematen dugu: euskara, gaztelera, ingeles eta frantsesez. Aste Santuan bi aste hauetan 10:00etatik 14:00etara bisita gidatuak eskainiko ditugu.
  • Norbere kabuz egiteko: urte osoan zehar 9:00-17:00ak bitartean. Eta Aste Santuan apirilaren 7tik 10era bitartean. Bisitariak bere erritmoan ikusi dezake zentroa, pantaila elkareragiletan azaltzen diren edukiak jarraituz. Pantailetako edukiak lau hizkuntzatan daude eta beraz erraza da jarraitzea.

Euskararen Etxea San Inazion kokatzen da, Sarriko ondoan, metro geltokitik gertu dago eta erraza da bertara etortzea. Bilbo eta inguruak ezagutu nahi dituenak, bere paseoan geraleku aproposa du honakoa, hiriko kulturaz jakiteko beharrezkoa baita euskara ezagutzea, eta honek Euskararen Etxean du lekua hartuta.

1280px-Euskararen_Bidaia

Horrez gain, Hiri asko bere baitan egitasmoarekin lotutako erakusketa ikusteko aukera ere egongo da: “Hiri honek beste hiri asko ditu bere baitan, ezkutuan. Seguruenik ez zaizkigu begi bistakoak irudituko, sumatu ere ez ditugu egingo, baina bertan daude». Aitor Gomez argazkilariak, Asier Olabarrieta musikariak eta Unai Villena idazleak zortzi argazki-testu-musika obra sortu dituzte, Bilboko barruti bakoitzeko bana. Aste osoan zehar Euskararen Etxeko azpiko solairuan egongo dira zintzilik irudiak eta testuak, eta bisitariak QR kode baten bidez entzun ahalko ditu abestiak sakelako telefonoan. Esperientzia osoa bizitzeko aukera egongo da, beraz.

HiriAskoBereBaitan1

 

Bilbora bisitan bazatozte edo bilbotarrak izanda oraindik ezagutzen ez baduzue, egun hauetan aukera duzue!

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu