Kaixo lagunak,
Badakizuenez, bihar Euskararen Eguna ospatzen da urtero bezala, abenduaren 3an. Aurten, beste batzuetan bezala, mugimendu itzela izan dugu ospatzen den egunaren inguruan. Bisitak, tailerrak eta ASPACEk Euskararen Etxearen aurrean ospatu duen jaialdia baita.
Astean zehar, hauek izan dira hurbildu diren hezkuntza zentroak: Bilboko Hizkuntza Eskoleko bi talde, Durangoko AVIFES Egun Zentroa, Mungiako ASPACE Egun Zentroa, Basauriko OLH Udal Institutoko bi talde, Txomin Aresti Eskolako bi talde (Leioa) eta Nuestra Señora del Carmeneko beste bi (Portugalete).
Imajinatzen duzuenez, esperientzia ikaragarriak bisitzeko aukera ematen dizkigute bertaratzen diren taldeek, mila esker posiblea egiteagatik!

Basauriko OLH Udal Institutua

Txomin Aresti Eskola

Nuestra Señora del Carmen

Bilboko Hizkuntza Eskola

AVIFES Durango

Bilboko Hizkuntza Eskola

ASPACE Mungia