Euskara ingurune digitalean

Euskararen Doodle-a lor dezagun!

Euskara Doodle-a

Kaixo lagunok!

Gaurkoan ekimen baten alde egiteko eskatzeko idazten dizuegu. Dakizuenez, Euskararen Nazioarteko Eguna laister datorkigu eta Eusko Ikaskuntzak, ekimenaren sortzaile eta bultzatzailea dena, urtero egun horrekin lotutako egitasmo bereziren bat burutzen du.

Aurtengo ekimena internetera hurbiltzen da. Internet, sarea, gure eguneroko bizitzaren alde garrantzitsuena dira gaur egun eta interneteri esker beste edozein medio baino askoz arinago zabaldu ditzakegu berriak, ekimenak sustatu, mundu mailan ezagutzera eman, eta abar.

Euskararen Nazioarteko Egunaren helburua euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzea da. Horrela, Eusko Ikaskuntzak aurten Google bilatzaile erraldoiari eskaera egin nahi dio: euskararen Doodle-a sortzea hain zuzen ere. Doodle-a, bilatzailea zabaltzerakoan agertzen oi den grafika edo irudiari deitzen zaio. Google-ek garrantzi handia ematen dio pieza honi eta beti joaten da egunean ospatzen den ekimen nabari batekin: nazioarteko idazle baten jaiotze data, asmakizun baten urteurrena, nazioarteko egun baten ospakizuna…

Beraz,  euskarak ere bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek onespena eman eta hau sortzeko ahalegina egin dezan gu guztion atxikimenduak behar-beharrezkoak dira.

Euskara Doodle-a

Eusko Ikaskuntzak Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen aldeko atxikimendu hauek gaurtik hasita eta  abenduaren 1era arte  bere webgunearen bidez jasoko ditu eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko dizkie.

Gainera, esker gisa, atxikimendua ematen dugun guztion artean HABEren 2013ko agendak eta egutegiak zozketatuko dituzte ere.

Eta zer egin behar da ekimenarekin bat egiteko? Erreza da, ez dago aitxakirik: Eusko Ikaskuntzaren webguneko atal honetan sartu eta inprimakia bete: izen-abizenak, erakundea, herria eta posta elektronikoko helbidea. Besterik ez! Beraz, animo!

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko aurreko urtetan bideratutako ekimenak ikusi.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu