Euskararen Etxea

Euskaraldian ikastetxeek Euskararen Etxetik parte hartzen!

Deustuko Ikastola

Kaixo jarraitzaile! Bariku on!

Astero bezala etorri diren taldeen inguruko laburpentxoa egiteko aukera ez dugu galtzen Euskararen Etxean, gainera bariku hau berezia dela azpimarratuz!

Euskaraldia hasi da, Euskaraz hamaika egun indartsu ibiltzeko erabakia! Jende mordoa etorri zaigu honen inguruan informazioa eskatzen, zuek ahobizi edo belarriprest izango zarete?

Egun hauetan, egitasmo honetan hezkuntza zentro bezala parte hartuko duten talde asko hurbildu zaizkigu, konpromisoa hartzearekin batera Euskararen inguruan gehiago jakiteko EIZ bisitan ibiliz eta praktikan jarriz gure hizkuntza ingurune digitalean Komiki Digitalaren Lehiaketan parte hartuz.

Horrela, Bilbokoak diren Angeles Custodios Ikastetxea, Karmelo Ikastola, Deustuko Ikastola eta Trueba Ikastetxeetako hainbat talderekin ibili gara makina bat gauza egiten.

Topera gabiltza baina oraindik zuentzako tartetxoa aterako dugu Euskararen Etxean!

Animatu eta erretserba egin! Asteburu on!

Deustuko Ikastola

Deustuko Ikastola

Karmelo Ikastola

Karmelo Ikastola

Trueba Ikastetxea

Trueba Ikastetxea

Angeles Custodios Ikastetxea

Angeles Custodios Ikastetxea

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu