Herri, auzo edota euskualdeak Euskaraldian parte hartzeko euskaraldia.eus webguneko formularioaren bitartez eman ahalko dute izena, apirilak 8ra arte.
Euskalgintzak 2018rako daukan asmorik handienetakoa izango da Euskaraldia. “11 egun euskaraz” lelopean, euskararen aldeko mobilizazio eta sentsibilizazio erraldoia izan nahi du Euskaraldiak, eta 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da Euskal Herri osoan zehar.
Herriko euskalgintzako eragileak (udaleko euskara saila, euskaltzaleen elkartea, euskaltegia, euskaltzale norbanakoak eta abar) elkarlanean aritzea da ekimena eraginkorra ezinbesteko ezaugarria, eta, izena eman aurretik, elkarlan hori martxan izatea proposatzen diete Euskaraldiko antolatzaileek. Euskaraldia auzoan, herrian zein eskualdean antolatu daiteke. Are gehiago, herri txikien kasuan, interesgarria izan liteke eskualde gisa aritzea eta indarrak batzea. Bakoitzaren eremuan modu egokienean koordinatzea da helburua.
Beraz, Euskaraldian parte hartu nahi duzuela adierazteko, erantzun, www.euskaraldia.eus en zintzilikatuta dagoen formularioa. Formularioa betetzeko behar diren datuak hauexek dira: herria, auzoa edota eskualdeaz gain, ekimenaren egoera eta egitasmoaren laguntzailearen kontaktua. Izena emateko epea apirilaren 8an bukatuko da.
Zalantzak eta informazio gehiago behar izanez gero idatzi info@euskaraldia.eus-era.