Euskal egitasmoak

EuskarAbentura jzioqui dugu!

euskarabentue2a_content

Uztailaren 1ean, hasiko da EuskarAbentura Maulen. 16 eta 17 urte bitarteko 110 gazte euskaldunek (zazpi herrialdetakoak zein diasporakoak) espedizioa abiatuko dute Euskal Herrian zehar, oinez, uztail osoan zehar. Egun bakoitzean ekintza desberdinak burutuko dira: museoak bisitatu, hitzaldiak, tailerrak, kirol txapelketak, eztabaidak, astronomia hitzaldiak, eta abar.

 

Gazteen gehiengoa, %43, bizkaitarra da (48 gazte), %21 nafarra (23 gazte), %19 Gipuzkoatik etorriko da (20 gazte) eta %13 Arabatik (14 gazte). Zuberoa, Lapurdi eta Behe-Nafarroatik gazte bana etorriko da eta diasporatik bi; bat Washingtondik eta bestea Patagoniatik. Gazteen %65 emakumeak dira, 72 neska eta 38 mutil. Parte hartzeko proiektu bat egin behar izan zuten, eta lan onenen egileek dohainik hartuko dute parte espedizioan. Gidarien lan-taldea ere badago: antolakuntzako kideak, 12 xerpa (hezitzaile), medikua, erizaina, gidariak, argazkilaria eta kazetariak.

Bidean zehar sormen proiektu bat lantzeko proposatuko zaie gazteei eta horretan laguntzeko Ander Lipusek ahots-adierazpen lantegia emango du, Miren Amurizak eta Odei Barrosok hitza-literatur sorkuntza, Ximun Fusch-ek eszenografia, Kattalin eta Peter Ansorenak inprobisazioa eta Myriam Perezek gorputz-adierazpena.

Euskarabentura Elkarteak abentura jarraitzeko eta elkarrekin gozatzeko gonbidapena luzatu nahi du. Informazio gaurkotuena sarean egongo da eskura: euskarabentura.eus webgunean eta FacebookTwitter eta Instagram-en @euskarabentura profilak jarraituz.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu