Euskal egitasmoak

Euskara Twitch plataformako hizkuntzetan aukera izateko eskakizuna egin da

Bideo-jokoak ardatz dituen Game Erauntsia elkarteak jakinarazi duenez, “euskal bideo-joko zale komunitateak, Nebukai sortzaile euskaldunaren eskutik, Twitch bideo-joko zuzeneko emisio plataforman euskara hizkuntz ofiziala izateko proposamena luzatu du. Lortuz gero, zuzenean ari diren euskal streamerren edukiak erraz identifikatu ahal izango dira.” Eskaera irailaren 15ean egin dute.

Bideo-joko zaleen beharrizanei jarraiki, Twitch zuzeneko emisio plataformari eskatu diote euskara erabilgarri izan dezala euskal komunitateak, euskara hizkuntz ofizial gisa gehituz plataforman. “Bi egunen buruan 160 boto baino gehiago lortu ditu ekimenak. Bozkatzeko prozedura sinplea da eta bete beharreko baldintza bakarra Twitcheko erabiltzaile izatea da”.

Helburua lortuz gero, hala sortzaileek, nola ikusleek euskara aukeratu ahalako dute. “Horrela bada, euskarazko edukiak iragazi eta erraz aurkitu ahal izango dira”.

Nebukaik plataformari egindako eskaera: More options for “Stream Language” (EUSKARA). There are several languages that do not have the option to be selected in the “Stream Language”. This means that viewers do not have the option to filter and find streams in those languages. We need minority languages to also have their place to be able to create content in these languages. I would like to ask “EUSKARA” (official language of the Basque country) as an option in “Stream Language”.

Twitch 2011an sortu zen online zuzeneko emankizunak egiteko plataforma da. Bideo-jokoetan berezitua dago eta egunero bi miloi ikusle baino gehiago batzen ditu. Gaur egun Twitchen 34 hizkuntz hautatu daitezke emisioa egiterakoan. Hizkuntza horien artean katalana dago, hizkuntz ofiziala bihurtu zena orain euskal bideo-joko zale komunitateak aurrera eraman duen prozedura berdinaren bidez. Katalanak 2900 boto lortu zituen.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu