Euskara ingurune digitalean

Euskara maite denean…

Aritz Branton Euskararen Etxean

Atzokoan bisitari oso berezia izan genuen Euskararen Etxean.

Aritz Branton etorri zitzaigun Euskararen Interpretazio Zentroa ezagutzeko gogoz eta berarentzako bisita gidatua antolatu genuen.

Aritz jaiotzez britaniarra da, baina orain zazpi urte etorri zen Euskal Herrira eta hemen bizitzea erabaki zuen. Heldu eta egin zuen lehenengo gauza euskara ikastea izan zen. Zergatik? berak  grabatu genion elkarrizketatxoan oso argi adierazten duenez, herri baten bizitzeko bertoko hizkuntza ezagutzea eta erabiltzea ezinbestekoa da.
Gainera, filologoa izanda, berehala ohartu zen Aritz euskararen edertasunaz eta gure hizkuntzaren gramatika aberatsak txundituta utzi zion ere bai.

Eta zer esan dakigun eta erabiltzen ez dugun horiei? Mezu argia Aritzen ahotan: “Esnatu, erabili eta gozatu”.

Bideoa hemen daukazue ikusgai, zuek ere goza dezazuen:

Eskerrik asko Aritz!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu