Euskararen Etxea

Euskara ikasi nahi duen etorkinen taldea!

Etorkinekin Bat taldea

Kaixo!

Udan ikastetxeetako bisitak jaso beharrean, beste motatako taldeak hurbiltzen dira Euskararen Bidaia ezagutzera. Aste honetan, Bilboko “Etorkinekin Bat” taldeko hamar pertsona izan ditugu gure bisita jasotzen.

Hainbeste poztu gaituen berria batzuei euskara ikasteko grina piztu zaiela izan da. Ez al da liluragarria beste kulturetako jendea euskal kulturaz maitemintzea? Guretzat, behintzat, bai! Horregatik, Euskaltegi edo Hizkuntza Eskola Ofizialaren berri eman diegu, haien beharren arabera bata edo bestea aukeratu dezaten.

Bisitari gehiago izateko irrikitan gaude, beraz, bisita gidatua jasotzeko hurbil zaitez Euskararen Etxera astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara. Zuen zain egongo gara.

Ongi izan!

Etorkinekin Bat taldea

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu