Euskararen Etxea

Euskara ezberdinak Euskararen Etxean!

Lauro Ikastola eta Hazparne Ikastetxea (Iparralde)

Aste honetan ere talde bereziek bisita gidatua jaso dute Euskararen Etxean. Bereziak zergatik? Lauro Ikastolak trukaketa bat egiten ari delako Iparraldeko Hazparne Ikastetxearekin. Hortaz, Bizkaian daudelarik aste honetan, talde biek Euskararen Interpretazio Zentroa ikusteko aukera ez dute galdu nahi izan.

Oso bitxia izan da Bizkaiko eta Iparraldeko Euskararen arteko loturak aztertzea eta horrela Euskalkien aniztasunari buruz hausnarketa egitea, bitxikeria ugari komentatu ditugula. Euskararen ingurukoak ikusteaz gain, dakizuen moduan Komiki Digitalean parte hartu dutenez Tablet batzuen sosketan sartu dira!

Bestalde, aste honetan Gabriel Aresti Euskaltegiak bisitatu gaitu. Blogean ikusi duzuenez, Euskaltegi zein helduen taldeek toki daukate gure artean! Kurtsoa bukatzeko bisita egitea pentsatu eta oso pozik bukatu zuten zikloa Euskararen inguruko hainbat gauza ikasiz!

Mila esker Euskararen Etxea posible egiten duzuen guztiei!!

Lauro Ikastola eta Hazparne Ikastetxea (Iparralde)

Lauro Ikastola eta Hazparne Ikastetxea (Iparralde)

Gabriel Aresti Euskaltegia

Gabriel Aresti Euskaltegia

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu