Euskal egitasmoak Euskara ingurune digitalean

Euskara eta euskaraz praktikatzeak badu aski magia!

praktikatu2017

AEKren Praktikatu zerbitzuak Praktikaren Magia, esperientzien topaketa antolatu zuen, Bilboko Hika Ateneon, ostiralean. Bertan, 50 bat lagunek hartu zuten parte: batik bat, mintzapraktika egitasmoetako dinamizatzaileek.

Lehenengo partean, hainbat herritako esperientziak aurkeztu ziren, tertulia laburren bidez:

  • Noelia Lataburu eta Josune Garcia de Bikuña dinamizatzaileek bi proiektu azaldu zituzten gurasolagun taldeak elikatzeko: Lautadako familien pasaportea eta Andoaingo bidaide.
  • Garbiñe Okerantza euskara-teknikariak eta Fernando Landaburu dinamizatzaileak Portugaleteko esperientzia arrakastatsua hurbildu ziguten: 7 urteko ibilbidearen ostean, lortu dute 200 lagun elkartzea astero-astero, beste hamaika ekintza antolatzeaz gain.
  • Juanmi Bravo Ermuko dinamizatzaileak azaldu zuen bere herriko dinamika elkarlana sustatzeko, baita mintzodromoa eta ekintzen menua osatzeko gakoak ere. Harekin batera, Edurne Ruiz Sakanako mintzakideko dinamizatzailea aritu zen, hango ELE festaz eta bertako liburutegiekiko elkarlanaz.
  • Pili Ibarra dinamizatzaileak deskribatu zuen nolako harremana duten Gernikako berbalagunek mendiarekin, ibilbideen gida argitaratu berrian islatzen dena. Aaron Garmendia Aiaraldeko dinamizatzaileak, aldiz, Berbabenturaren esperientzia eta kirola eta natura uztartzeko egitasmoa aurkeztu zuen.
  • Ainara Loiarte Mintzanet-eko koordinatzailea ON-lineko mintzapraktikaren aukerez eta erronkez mintzatu zen eta Azkue Fundaziotik Iurdana Acasusok, Mintzatu aplikazioaren aurkezpena egin zuen.
Ondoren, lan-taldeak bildu ziren, gogoz ahalegintzeko asmoz praktikarako “makiltxo magikoak” topatzen. Parte-hartzaile orok eman zuten beretik, nork bere eskarmentutik, garrantzitsuena elkarrengandik ikastea baita.
Asier Kidam magoak jardunaldiari hasiera zein amaiera gozagarria eman zion; izan ere, euskara eta euskaraz praktikatzeak badu aski magia!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu