Euskararen Etxea

Euskaltzaleak nonhai

USA-C

Miloi bat hiztun baino gehiago dituen hizkuntza da euskara. Hiztun kopuru hori, gainera, geldiezinean dagoen irabazte prozesu batean dagoela diote hizkuntzalariek. Benetan harro egoteko zifrak dira. Baina badakigu euskarak eta euskaldunok oraindik bide luzea dugula merezi duen garrantzia eta erabilera berreskuratzeko. Ala ere, ez dugu ahaztu behar euskara ezagutu edo euskarari buruz zeozer entzun ez duten pertsonak gero eta gutxiago direla.

Aste honetan, adibidez, Deustuko Unibertsitatearen eskutik atzerriko hainbat lagun etorri zaizkigu Euskararen Bidaia egitera. Benetan bisita aberasgarria, bai kide berriak egin ditugulako eta baita, euskara eta euskal kulturak nazioartean duen garrantzi eta interesa ikusi ahal izan dugulako ere.

Badakizue, gonbidatuak zaudete geurera etortzera eta denona den Euskaraz gehiago ikastera!

 

img_1266usac

USA-C

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu