Sare sozialak

Euskaltweetron: euskara, teknologia eta krispetak

Ziur zuetariko asko Euskal Encouterrean egon zinetela uztailan, BECen.

Gu ere han izan ginen, euskarak ere horrelako ekitaldi batetan bere lekua izan behar duela adierazteko. Oraingoan BiscayTIK eta Gaztebizz-ekoekin batera aurkeztu genuen gure stand-a.

Aurten ekintza dibertigarri, berritzaile eta teknologiko bat burutu nahi genuen eta uste dugu lortu genuela Euskaltweetron instalazioarekin.

Zer da Euskaltweetrona? EuskalTweetrona Tweetcornak sortzeko gai den munduko makina bakarra da. Makina berritzaile honek Twitter plataforma du ardatz: erabiltzaileek euskaraz eta traola jakin batzuen bidez tweet bat botatzen dutenean, makinak hau jaso eta mezu hori krispeta baten bihurtzen du. Krispeta kopuru batera heltzen denean, makinak bihurtutako tweet hoiek krispeta-anoak botatzen ditu. Benetazko krispetak, bai!

Ekintza deigarri honekin euskarari buruzko atentzioa piztea lortu nahi genuen, Encounterrean Euskal Herritik kanpoko lagun asko biltzen baitira ere bai. Bestalde, jendearen parte-hartzea sustatu ere eta giroa ematea. Eta baita, Twitter plataforma euskaraz erabilgarri dagoela ospatu ere.

Euskaltweetrona Euskal Encounterren

Euskaltweetrona Euskal Encounterren BECen 2012ko uztailean.

EuskalTweetronak euskara energia positiboz sortuta dagoela adierazi nahi du eta Twitter euskaraz erabiltzeari bultzada eman nahi dio. Lortu genuela uste dugu eta pozik gaude emaitzarekin. Eta zuek? Euskal Encouterrean egon zineten eta Euskaltweetron-a ikusi zenuten? Zer iruditu zitzaizuen?

Lehiaketatxo bat jarri genuen martxan ere, mezuak botatzen zituzten parte-hartzaileen artean opariak zozketatuz eta azken egunean sari banaketa ekitaldia ospatu genuen.

Horrelako ekintza deigarriak lanean jarraitzeko indarra ematen digute!

Hemen daukazue ekitaldiaren laburpen gisa prestatu genuen bideoa:

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu