Sare sozialak

Euskaltweetron egitasmoak grafika sari bat irabazi du biziki berritzailea izateagatik

Gure #Euskaltweetron egitasmoak sari bat irabazi du eta oso pozik gaude! Aurreko artikulu batean egitasmo honen berri eman genizuen. Euskaltweetron 2012ko Euskal Encounterreko edizioan martxan jarri genuen ekimena izan zen. Honen oinarriak, euskara, twitter, teknologia eta krispetak izan ziren. Ekintza berritzailea eta dibertigarria burutu genuen eta batez ere bi helburu betetzea lortu: Twitter plataforma euskaraz izango genuela ospatu eta jendearen parte hartzea sustatu. 2012ko irailean, egitasmoa Letra Roland sarietara aurkeztu genuen. Lehiaketa honek mundu mailan garrantzitsuena da eta komunikazio grafikoaren arloan kanpainarik onenak saritzen ditu. Atal ugari ezberdinak ditu, arlo guztiak ikertzen dituena: errotulazioa, kanpo publizitatea, ekitaldien komunikazioa, irudi korporatiboaren aplikazioa, etab. Gure kasuan, Euskaltweetronak berrikuntza teknikoko bigarren saria eskuratu du. Sari garrantzitsua da, batez ere euskararen presentzia islatzen dugulako eta gure Hizkuntza eta egitasmoak ere onenen artean kokatzen ditugulako. Euskaltweetron egitasmoaren grafika 2011an beste bigarren sari bat lortu genuen kategoria berdinean Xaramela egitasmoarekin. Horretan, euskara, karaoke erraldoi eta herrikoia eta telefoniako teknologia lotu genituen. Bi proiektuak Irontec enpresarekin batera garatu izan ditugu. Enpresa berritzailea da hau, kultura eta euskararen aldeko ardura adierazten duena eta teknologiaren alde soziala jorratzen saiatzen dena egitasmo bakoitzean. Eta Euskaltweetrona garatzeko beste lagun batzuen partaidetza ere izan dugu: Zorrozua y AsociadosLeone Artworks eta Worköholics. Beraiena da meritu haundiena. Beraz, zorionak zuei ere! Honelako sariek indarra ematen digute zorotzat har daitezkeen honelako ekintza gehiago aurrera ateratzeko. Hurrengoa buruan daukagu jada…

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu