Euskararen Etxea

Euskalduntze prozesuan geltokia, Euskararen Etxea!

Bilbo Zaharra Euskaltegia

Eguerdi on!

Astero bezala hona hemen astean zehar gurera hurbildu diren taldeei buruzko laburpentxoa. Uda ia gainean dugula, ikasturte bukaera sumatzen dugu Euskararen Etxean. Horrela, zentro askotan erabakitzen da irteeraren bat egitea, Euskaltegiek ere horrelakoak egitea erabakitzen duten bezala.

Horregatik, aste honetan bi Euskaltegietako taldeak etorri dira Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzera: Getxoko Udal Euskaltegia eta Bilbo Zaharra Euskaltegia. Leku ezberdinetatik etorri eta adin ezberdineko taldeak izan dira, bisita gidatuetan gai ezberdinak jorratu nahi izan dituztelarik.

Anekdotak kontatu, Euskararen egoera eztabaidatu eta hamaika gauza ikasiz bueltatu dira lanera. Euskarak ez du adinetaz ulertzen, motibazioz baizik.

Goiz ederra pasa eta Euskal munduan murgildu nahi? Udan Astelehenetik Larunbatera zabalik Euskararen Etxea.

Mila esker etortzen zareten guztioi!

Getxo Udal Euskaltegia

Getxo Udal Euskaltegia

Bilbo Zaharra Euskaltegia

Bilbo Zaharra Euskaltegia

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu