Gurekin parte hartu nahi?

#Euskaldunok lehiaketako argazki irabazlea daukagu!!

euskaldunok Instagram lehiaketako irabazlea

Orain bi aste lehiaketatxo bat proposatu genizuen, Instagramen bidez burutuko zena. Gaia hau zen: Zer da zuretzat euskalduna izatea? Nola adieraziko zenuke argazki baten bidez?

Parte hartzaileek Instagramen argitaratu behar zituzten irudiak eta #Euskaldunok hashtag-a erantsi. Beste erabiltzaileek erabaki behar zuten zein izango zen argazki irabazlea, “Atsegin dut” eginez.

Ostiralean bukatu zen parte hartzeko epea.Guztira 71 argazkiekin parte hartu duzue eta oso pozik daude.

Eta argazki irabazlea zein izan den jakiteko unea helduta, “Atsegin dut” gehien jaso izan duena, behean duzuen hau da. 512 “Atsegin dut” jaso ditu, ez da txantxetakoa!

 

euskaldunok Instagram lehiaketako irabazlea

 

Eta nor da argazkiaren egilea? Nor da irabazlea? Taide Arteta algortarra dugu. Zorionak Taide!! 

Taidek Arnova 10 tablet bat irabazi du.

Zer deritzozue? Argazkiak euskalduna izatea zer den erakusten du?

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu