Euskara ingurune digitalean

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak “Ikusgela” proiektua abiatu du

Ikusgelak euskarazko bideo pedagogiko libreen erreferentziazko proiektua izan nahi du, eta bere helburu eta izatekoaren barnean darama idatzizko Wikipedia bideoz hornitzeko bokazioa, jakinarazi du Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak.

Askotariko bideo pedagogikoak argitaratuko ditu Ikusgelak: filosofia, ekonomia, historia, matematika… Betiere, euskaraz eta modu askean partekatzeko xedearekin.

Bideoak Hiru Damatxok ekoitziko ditu, eta Azkue Fundazioak bideo-sailetako bat babestuko du.

Irailetik aurrera hasiko dira lanean, baina maiatzaren 25ean eta 26an bi aurrerapen plazaratuko dituzte: Hannah Arendt eta Simone de Beauvoir filosofoei buruzko bideo bana.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu