Gurekin parte hartu nahi?

Euskal kultura aurtongo Smithsonian Folklife Festivalen

Smithsonian Folklife Festivalen

Ekainaren 29tik uztailaren 10a arte Washingtonen egiten den jaialdian, euskal kultura erakutsiko da, milioi bat lagunen aurrean.

Washingtoneko mall-a

Washingtoneko mall-a

Euskal kultura protagonista Smithsonian Folklife Festival 2016 jaialdian, Washingtonen, eta bi astez erakutsiko dira euskal kultur produkzioak. Kulturaren eta ikerketaren alorrean, EEBBetako erakunderik handienetakoa eta garrantzitsuenetakoa da  Smithsonian [19 museok, 9 ikerketa-zentrok eta parke zoologiko nazional batek osatuta] eta Euskadi gonbidatu du Smithsonian Folklife Festivalen protagonista izan dadin. Aurton, Washington D.C. hirian egingo den kultur ekitaldi handiena da. Nazioarteko ekitaldia da eta urtero munduko kultura bat gonbidatzen dute, Ipar Amerikako hiriburuko National Mall-ean haien ondarea erakutsi dezaten. Aire zabalean dago National Mall, 12.000 metro karratu ditu eta Kongresuaren eta Washington Monumentuaren artean kokatuta dago.

Euskal diasporaren eskariari erantzunez erabaki dute aurten Euskadi gonbidatzea. Kulturaren eta ekonomiaren arteko nahasketa, eta horien atzean dauden baloreen erakusleiho bat da jaialdia, antolatzailearen arabera. Euskaldunen sorkuntza eta berrikuntza maila erakusteko ikuslehio bat. Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hiru foru aldundiek elkarlanean antolatu dute Washingtonera eramango duten produkzioa.

Ekitaldi handi honetan parte hartuko duen Europa hegoaldeko lehenengo kultura izango da euskalduna. Ekainaren 29tik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 10era egingo da jaialdia. 10 egun horietan Euskadi EEBBetako erakusleihorik handienean egongo da eta bere kultura, gastronomia, berrikuntza, eskulangintza eta historia urtero ekitaldia bisitatzen duten ehun milaka pertsonei erakusteko aukera izango da, baita ekitaldia online bisitatzen duten 40 milioi pertsonei erakusteko ere.

         

Basque: Innovation by Culture

Ipar Amerikako hiriburutik, munduari Euskadiren kultur ondarea, iragana, oraina eta etorkizuna erakusteko aukera paregabea da. Euskal erakundeek klixeetatik haratago doan eta gure herrialdearen aukeretan sakontzen duen erakusketa antolatu dute. Ideien kontrastea Euskal Herriak harriak jasotzen ditu, baina Guggenheimen tankerako eraikinak ditu. Bere lurrari lotutako herria da, baina aldi berean irekia da eta mundura konektatuta egon izan da antzina-antzinatik (esploratzaileak, balea arrantzaleak…). Eta kulturaren eskutik, Euskadik nazioartean duen presentzia indartzen eta alor guztietan Basque Country estrategia indartzen lagunduko du jaialdi honek.

Nazioartekotzerako Euskal Partzuergoaren baitako euskal erakundeentzat  Smithsonian Folklife Festival aukera interesgarri bat da eta Washington D.C.n izateko aukera bakan honek eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatuko dituzte.

Turismoa da proiektu honen beste lehentasun bat. Ipar Amerikako merkatua oso garrantzitsua da, bai baliabideei dagokienez eta bai turista kopuruari dagokionez.

Agenda, proposamen eta ekitaldi horiek guztiek Ipar Amerikako hiriburuan Basque Countryren eskaintza anitza osatzea da helburua, munduko lehenengo ekonomian ahal bezainbeste zabaltzeko.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu