Euskararen Etxea

Euskal hiztun berrien bilakaera eta transmisioan duten garrantzia [Infografia]

hiztunak

Otsailaren 21ean Nazioarteko Ama Hizkuntzaren Eguna ospatzen dugu eta urtero bezala Munduko Hizkuntza Ondarearen Katedrarekin bat egin dugu, hizkuntza gutxituei buruzko ekimen bat burutuz.

 

Aurten, hizkuntza gutxituetan hiztun berriek duten garrantzia nabarmendu nahi dugu, eta hiztun berriek hizkuntza horren transmisioan duten ardura azpimarratu. Hiztun berrien kopuruak gora egitearekin batera ezinbestekoa baita hiztun horiek hizkuntza horren transmisioan konpromiso sendoa dutela erakustea.

Euskal Herrian VI Inkesta Soziolinguistikoan eta “Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak” ikerketan badaude hainbat jakingarri esanguratsu.

Datu horietan oinarrituz,  euskararen transmisioa guraso hiztun berrien familietan nolakoa den adierazteko infografia bat egin dugu, eta gure sare sozialetan partekatuko dugu.

Datu esanguratsuenak

Ikerketa horietan eman diren hiztun berrien inguruko datu esanguratsuenak hauek dira:

  • 1991tik hiztun berrien kopurua bikoiztu egin da.
  • 16 eta 24 urte bitarteko gazteen artean %53,9k etxetik kanpo ikasi dute euskara.
  • Guraso hiztun berriek gehienetan euskaraz egiten dute seme-alabekin (%48,3k euskaraz bakarrik eta %16k euskaraz eta erdaraz).
  • 27-37 urte bitarteko hiztun berrien artean %74k beti edo gehienetan euskaraz edo euskaraz eta erdaraz berdintsu egiten dute seme-alabekin.
  • Emakumezkoek gizonezkoek baino euskararen aldeko apustu handiagoa erakusten dute (Emakumezkoen %54,6k, gizonezkoen %44,7k)
  • Guraso biak euskaldunak direnean eta bat bakarrik etxetik euskalduna %95ek euskaraz egiten dute seme-alabekin.
  • Guraso biak hiztun berriak direnean %80k euskaraz egiten dute seme-alabekin.
  • Guraso bakar bat denean euskalduna eta hiztun berria, %49k euskaraz eta erdaraz egiten dute seme-alabekin.

Infografia

Transmititzen al dute hizkuntza gutxitua guraso hiztun berriek? Ondoko infografian ikus dezakezu Euskal Herriko adibidea.

HiztunBerriak-UnescoKatedraren inforgrafia

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu