Euskal egitasmoak Euskara ingurune digitalean

Euskal Herriko eraikin eta monumentuen argazkiak WikiLovesMonuments 2017ko edizio lehiaketan

Euskal Wikilarian Kultur Elkarteak lehen aldiz WikiLoveMonuments lehiaketaren antolaketan parte hartu du. WikiLoveMonuments mundu osoan zehar 44 herrialde ezberdinetan antolatzen den lehiaketa da. Bere helburua ondare diren eraikin eta monumentuen argazki libreak eskuraztea da, argazki lehiaketa baten bidez.

 

Euskal Herrian dugun ondarea anitza da, eta 2017an lehiaketa antolatzea erabaki dugu. Lehiaketaren helburua Wikipediako irakurle, lankide, argazkilari edo argazkigintza gustoko dutenak kultura-ondare diren monumentuen argazkiak egitera animatzea da, Wikimedia Commonsera igoz, Wikipedian erabili ahal izateko eta Azkue Fundazioak, bat egin du egitasmoarekin.

Wiki Loves Monuments (WLM) kultura-ondarearen inguruan antolatutako argazki lehiaketa erraldoia da. Wikimediako kapitulu eta erabiltzaile-taldeek antolatzen dute. 2010ean Herbeheretan antolatu zen, lehen aldiz. 2011n Europa osoan zehar antolatu zen. Wiki Loves Monuments 2012 mundu osora zabaldu zen, Brasil, Kanada, Txile, India, Panama, Ghana, Filipinak, Errusia, Hego Afrika eta Ameriketako Estatu Batuetan antolatuz.

2016an 277.406 argazki igo ziren irailan zehar. 2013an, lehiaketa nazioarte mailan hasi zen lehen urtean, 370.000 argazki libre baino gehiago lortu ziren. Euskal Herrian ere ehunka argazki berri lortzea helburu dugu aurten, irailaren 1etik irailaren 30era bitarte zabalik egongo den lehiaketa honetan.

Euskal Wikilarien Lankide Taldeak antolatutako WikiLovesMonuments 2017ko edizio lehiaketaren helburua Euskal Herriko ondareari buruzko artikuluak sortu eta hedatzea da, bai grafikoki zein testuaren bidez.

Nola parte hartu?

Monumentu bat bilatu, herrialde hauetako batean aterata, noski!

Argazkiak egin eta argazkiak igo [nahi haina argazki igo ditzakezu]

Argazkia  Maparen bidez igo nahi baduzu, bertan dauden argibideak jarraitu.  Zerrenden bidez igo nahi baduzu, taulako elementu bakoitzaren eskuineko aldean aurkituko duzun botoiari eman eta jarraitu argibideak.
Oharra: Commonsen kontu bat beharko duzu argazkia igotzeko.

Irailaren 1etik 30era bitarte duzu!

Sariak

Nazioarteko saritzeaz gain, Espainia eta Frantziako Wikimedia kapituluek ere emango dituzte euren lurraldean egindako argazkirik onenari saria. Eta guk, Euskal Herrian, gure esparruan egiten diren lanak saritu nahi ditugu, liburu, ekimen kulturaletarako sarrerak edo argazkigintzari lotutako materialekin.

Nazioarteko lehiaketako sariak
Euskal Herriko sariak

  • Azkue Fundazioaren eskutik eduki libreen sorkuntza eta hedapena sustatzeko asmoz  Euskal Herriko monumentu argazkirik onena sarituko du, Bizkaiko monumentu argazkirik onena sarituko du eta Bilboko monumentu argazkirik onena sarituko du. Epaimahia Euskal Herriko 2 argazkilari osatuko dute.
    • 1. saria: Telefonoarekin argazki eta bideoak egiteko produktu sorta
    • 2. saria: Samsung Galaxy TAB3 16 GB Tableta
    • 3. saria: Archos 4GB Tableta

 

Oarsoaldean eduki libreen sorkuntza eta hedapena sustatzeko asmoz Talaios Kooperatibak Oarsoaldeko monumentu argazkirik onena sarituko du. Sari kooperatiboa izango da, Labore Oarso kontsumo herritarreko produktuez osatutako saskia eta eskualdeko ondareari buruzko Ereitenek eskeinitako liburuak.

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu