Teknologia egitasmoak

Euskal Herriko 849 argazki aurkeztu dira Wiki Loves Monuments 2018ra!

wikilovesargazki

Euskal Herrian bigarren aldiz parte hartu dugu aurten eta aurreko urteko marka hautsiz, 849 argazki jaso ditugu. Ekarpen ederra!

Irailarekin batera amaitu da Wiki Loves Monuments argazki lehiaketa ere. Wiki Loves Monuments (WLM) kultura-ondarearen inguruan antolatutako argazki lehiaketa erraldoia da. Wikimediako kapitulu eta erabiltzaile-taldeek antolatzen dute. 2010ean Herbeheretan antolatu zen lehen aldiz. 2011n, Europa osoan zehar antolatu zen. Wiki Loves Monuments 2012 mundu osora zabaldu zen, Brasil, Kanada, Txile, India, Panama, Ghana, Filipinak, Errusia, Hego Afrika eta Ameriketako Estatu Batuetan antolatuz. Lehiaketaren helburua da Wikipediako irakurle, lankide, argazkilari edo argazkigintzaren zaleak kultura-ondare diren monumentuen argazkiak egitera animatzea, Wikimedia Commonsera igoz, Wikipedian erabili ahal izateko.

Wiki Loves Monuments 2018ko argazki lehiaketa datu orokor ikaragarriak utzi dizkigu: 64 herrialdek parte hartu dute aurten eta guztien artean 249.683 argazki berri igo dituzte Commons-era. Monumentu eta ondarearen inguruko argazki libreak guztiak, Wikipedia zein beste edozein gunetan libreki erabili ahal izateko.

Momentu honetan, EWKE elkarteak izendatutako epaileak lanean ari dira sorta horretatik saridun izango direnak apartatzeko. Argazki lehiaketan hiru sari ditugu: Euskal Herriko argazkirik onenari Parrot Mambo Fly drona; Bizkaiko argazkirik onenari Hero Session waterproof Go-proa eta Bilboko argazkirik onenari: Telefonoarekin argazki eta bideoak egiteko produktu sorta.  Sari bikain horiez gain, argazki hautatuak Europa-mailako sariketan parte hartzeko aukera izango dute baita.

Argazki lehiaketaren emaitzak izan bezain laster egingo ditugu publiko. Bien bitartean, ateratako argazkiekin gozatu edo eta Wikipedian erabili ahal izateko, hauxe helbidea:

https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Images_from_Wiki_Loves_Monuments_2018_in_the_Basque_Country

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu